ARIMA taldeak laster bere bigarren lana aurkeztuko du "Biluztasunean Jantzita" deitutakoa. Horren aurretik, lehen singlea aurkeztu digute; doinu geldo, pisutsu eta dotorez apaindutako "Orbainak" kantua. Bideoklipean txuri beltzezko irudiak dira nagusi, eta aipatu ARIMA taldearen musikarekin ederki datozela. Murgildu zaitez euren mundu ederrean. 

ARIMA - "Orbainak"

2021/02/05