Zure web gunea egin

Beharbada, askotan pentsatu duzu zure webgunea egitea. Hala ere, agian, inoiz ez zara benetan horretan hasi edo, saiatu ondoren, ez duzu lortu. Hona hemen webgunea egiteko zenbait argibide.
Lehenik eta behin, webgune bat zer den jakin behar dugu. Webgunea web orrialdez eta beste osagaiez osatutako fitxategi multzoa besterik ez da. Web orrialderik errazenek HTML izeneko formatua erabiltzen dute. Dena dela, egungo web orrialdeek osagai asko izan ditzakete: animazio lanak, irudiak, musika eta abar.
Hasieran, orrialdeak HTML formatuan egiten ziren eta, oraindik ere, batzuek formatu hori erabiltzen dute, baina sarean aurki daitezkeen editoreen laguntzaz egiten dituzte. Hortaz, komenigarria da HTML formatuaren nondik norakoak jakitea. Honako helbidean gida bat duzu: http://docs.indymedia.org/view/Local/HTMLGidaEuskaraz. Horrekin batera, zenbait programa arruntek fitxategiak HTML formatuan gordetzen uzten dizutela jakin behar duzu, Word eta Open Office programek, kasu. Hala eta guztiz ere, gaur egun webguneek osagai asko izaten dituztenez eta normalean webgune itxurosoak egitea gustatzen zaigunez, editore konplexuagoak erabili ohi dira. Hala, Dreamweaver editorea erabiltzen da gehien. Editore horren erabilerari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, honako helbidera jo dezakezu: www.macromedia.com/software/dreamweaver.
Non eta nola zintzilikatu?
Web orrialdea egiten dugunean gure ordenagailuan izango dugu, baina horrela guk besterik ez dugu ikusiko. Besteek ikusi ahal izateko, sarean jarri behar dugu. Interneteko toki asko doan dira, baina iragarkiak jartzen dituzte gehienetan. Gure webgunea euskaraz denez, www.webgune.net zerbitzaria aukeratu dugu. Bertan ez dute iragarkirik jartzen, hasiberrientzako laguntza ematen da eta 10 MBko edukia sartzeko aukera dago. Lehenik, zerbitzari horretara jo eta gure burua erabiltzaile gisa erregistratu behar dugu. Datu batzuk bete ondoren, berehala guk aukeratutako izena eta pasahitza dituen gunea izango dugu.
Webgunea zerbitzarian jartzeko, zerbitzariak berak eskaintzen digun aplikazio erraz bat erabil daiteke; fitxategiak aukeratu eta igotzeko botoia sakatu. Erabiltzaile trebeagoek FTP aplikazioa ere erabil dezakete. Horretarako, ordea, FTP bezero programa bat beharko dugu. Programarik ezean, Filezilla izeneko bat dago honako helbidean: http://sourceforge.net/projects/filezilla/. Programa horrekin, fitxategiak aukeratu eta zerbitzarira igoko ditugu, igotzeko agindua emanez. Ez da zaila, beraz, webgunea egitea. Hemen oinarrizko urratsak bildu ditugu.

www.sustatu.com
Teknologia, ekonomia eta kulturari buruzko euskarazko webgunea.
www.euskalherria.indymedia.org
Informazio alternatiboa ematen duen interneteko hedabidea. Pertsona arruntek igorritako berriak argitaratzen dituzte. Zuk ere zurea bidal dezakezu.
www.fontifier.com
Zure idazkera ordenagailuan izan nahi duzu? Orrialde honek horretarako aukera ematen dizu.

Mozilla internet nabigatzailea aurkeztu nahi dizugu oraingoan. Mozilla nabigatzaile askea izateaz gain, oso azkarra da eta zerbitzu baliagarria eskaintzen du. Euskarazko bertsioa helbide honetan aurki daiteke: www.librezale.org/mozilla

Ezinbestekoak

Treba zaitez