"Zu non, han DA!", Durangoko Azokaren kontzertu ziklo ibiltaria

Durangoko Azoka ate joka dugu; aurten guztiarekin gertatu den moduan, pandemiak azoka beste modu batera antolatzera behartu ditu Gerediaga Elkarteko kideak; gauzak horrela, "Zu non, han DA!" kontzertu zikloa antolatuko dute abenduaren 5etaik 8ra. Zikloaren barruan, 32 talderen kontzertuak eskainiko dituzte zortzi herritan. Bestalde, abenduaren 9tik urtarrilaren 7ra, Azokako online dendako produktuak liburu dendetan egongo dira salgai, tartean GAZTEZULOkoak!
Gauzak horrela, aurtengo Azokak bi ardatz nagusi izango ditu: Plaza eta Denda. Lehenengoak zuzeneko musika eskainiko du abenduaren 5etik 8ra Hego Euskal Herriko zortzi herritan: Amurrio, Atarrabia, Azpeitia, Bermeo, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Ondarroa. Ipar Euskal Herrian ez da aukerarik egon zuzenekorik antolatzeko, osasun-egoerak ezarritako arauen eraginez.
EGITARAUA:
Amurrio (Burubio)
Izatefaltsua + Rodeo - Abenduak 6. 18:00
Sara Zozaya - Abenduak 7. 19:00
Atarrabia (Totem)
Liher + Sorkari - Abenduak 5. 18:00
Kaleko Urdangak + Perlata - Abenduak 6. 18:00
Azpeitia (Soreasu)
Gatibu - Abenduak 5, 19:00.
*Aforoa beteko balitz, bigarren pase bat antolatuko da 16:00etan.
Azpeitia (Sanagustin)
Sua - Abenduak 8, 19:00
Bermeo (Kafe Antzokia)
Gatom + J Martina - Abenduak 6. 18:00
Joseba Irazoki + Inoren Ero Ni - Abenduak 7. 18:00.
Bilbo (Euskalduna)
Ene Kantak - Abenduak 7 eta 8. 12:00.
Zea Mays - Abenduak 7. 19:00.
Nøgen - Abenduak 8. 19:00
Donostia (Dabadaba)
Silicies Grizzlies + Kyxo - Abenduak 5. 18:30
Dena + Habi - Abenduak 6. 18:30
Donostia (Doka)
Raitx + Pelax - Abenduak 7. 18:00.
Mihise + Kaskezur. Abenduak 8. 18:00.
Gasteiz (Jimmy Jazz)
Brigade Loco + Barne Guda - Abenduak 6. 18:00
Amorante + Moxal - Abenduak 8. 18:00
Ondarroa (Beikozini)
Dupla + Nikotina - Abenduak 6. 18:00
Patxuko Nice - Abenduak 8. 13:00
Ezpalak - Abenduak 8. 19:00.
Sarrerak bihartik (azaroak 21) aurrera eskuratu ahal izango dira www.durangokoazoka.eus webgunean, 11:00etatik aurrera, 8 eta 15 euro arteko prezioan.
Liburu dendak
Bestalde, abenduaren 9tik aurrera, "Zu non, han DA!" ekimenak Euskal Herriko hainbat liburu dendatara (izena emateko epea zabalik dute saltokiek) eramango ditu Azokako produktuak.
Horrez gain, noski, Azokak Durangoko egitarauari eutsiko dio, abenduaren 4tik 8ra arte. Landako gunean eta Plateruenan hamaika jarduera egongo dira: kontzertuak, solasaldiak, ikuskizunak, umeentzako jarduerak, proiekzioak... Azaroaren 26an aurkeztuko da Durangoko egitarau osoa eta aurtengo gainerako nobedadeak.