Eskuratu 'Kantu Eskukadak', GAZTEZULO eta Olrait Studioren proiektu berria!

Eskuratu 'Kantu Eskukadak', GAZTEZULO eta Olrait Studioren proiektu berria! Egun bizitzen ari garen pandemiak zerbaitetarako balio izan badu entretenimenduaz harago kulturaren balioaz ohartzeko izan da. GAZTEZULOk hori azpimarratu nahi du Olrait Studiorekin elkarlanean aurkeztuko dugun 'Kantu Eskukadak' ilustrazio eta testu liburu berezi honekin. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kantu-eskukadak-gaztezulo-eta-olrait-studioren-proiektu-berria/@@download/image/KANTU ESKUKADA.jpg
2020/11/18

Testua: Gaizka Izagirre @Gaizka_Izagirre

 

Egun bizitzen ari garen pandemiak zerbaitetarako balio izan badu entretenimenduaz harago kulturaren balioaz ohartzeko izan da. GAZTEZULOk hori azpimarratu nahi du Olrait Studiorekin elkarlanean aurkeztuko dugun 'Kantu Eskukadak' ilustrazio eta testu liburu berezi honekin.
Eskuratu 'Kantu Eskukadak', GAZTEZULO eta Olrait Studioren proiektu berria!

Izan ere, Euskal kultura dirudiena baino aberatsagoa da, eta horretaz jabeturik Olrait Studiok 100 euskal talderen 100 abesti ilustratu ditu elementu bateratzaile bezala eskuak erabilita, hortik KANTU ESKUKADAK izena.

Kultur ekitaldiak bertan behera geratzen ari diren honetan GAZTEZULOk herri bat eraikitzeko kultura funtsezkoa dela azpimarratu nahi du. Hori dela eta, euskal eszenaren aberastasunari omenalditxo bat egitea beharrezkoa ikusten dugu, euskara eta musika batzen dituen ilustrazio liburu honen bitartez. Erakutsi nahi da euskaraz eta euskaratik edozer sortu daitekeela: Ez da urrutira joan behar kalitatezko bakarlari eta taldeez gozatu eta estilo ezberdinak dastatzeko.

 

Liburu bat, 100 ilustrazio

Zeure talde ala bakarlari gustukoenaren ilustrazio zein testuak poster bilakatu nahi badituzu gainera, liburuak trokel berezi bat izango du hori errazteko, eta nahi adina lamina kendu ahal izango dituzu liburutik etxeko hormak apaintzeko.

MUSIKA TALDEEN ZERRENDA

 

Noiz / Non eskuratu?

Egin aurre-eskaria orain agortu baino lehen, eta abenduaren 4tik aurrera etxean jasoko duzu. Bestela, egun horretatik aurrera,  Durangoko Azokako online dendan eta GAZTEZULOko dendan ere egongo da, 25 euroko prezioan.

Datozen egunotan gainera, eskaintza-bilduma bereziak ere iragarriko ditugu, GAZTEZULO harpidetza, egutegia eta beste hainbat produkturekin osatzeko aukera izango duzuna.

Orain inoiz baino gehiago kultura segurua eta inoiz baino ezinbestekoagoa dela aldarrikatu beharra dago. Balio beza liburu honek horren adibide ukigarri moduan.