Zirku honek animalia biziak 3D-ko hologramengatik aldatu ditu

Zirku honek animalia biziak 3D-ko hologramengatik aldatu ditu Honela, elefanteak, tigreak, lehoiak edo zaldiak ikusi litezke hologrametan esperientzia erabat berria eta ikusgarria sortuz. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zirku-honek-animalia-biziak-3d-ko-hologramengatik-aldatu-ditu/@@download/image/1366_2000.jpg
2021/04/28

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Honela, elefanteak, tigreak, lehoiak edo zaldiak ikusi litezke hologrametan esperientzia erabat berria eta ikusgarria sortuz.
Zirku honek animalia biziak 3D-ko hologramengatik aldatu ditu

Zirkuak betidanik erlazionatu dira animaliekin, baina hauek jasaten duten krudelkeria salaketengatik jada ez dago, edo ez luke behintzat, animaliak egon behar zirkuan. Honela, Ringling Borthers and Barnum & Bailey Circus bezalako zirku tradizionalak desagertu egin dira 146 urteko jardueraren ostea. Aipatutakoek 2017an amaitu zuten bere negozioarekin, inoiz baino sarrera gutxiago saltzen zituztelako eta animalien aldeko talde aktibisten presioagatik. 

Baina bada zirku konpainia bat animalien ikuskizunak mantendu nahi dituena, ez edozein modutara ordea. Circus Roncalli deitutakoak animalien 3D-ko hologramak erabiltzen ditu. 

Zirku hau Alemanian sortu zen 1976an. 1990. hamarkadarako ordea, zirkuaren jabeak animaliekin zituzten ikuskizunak murrizten hasi ziren euren kabuz hartutako erabakiagatik. 2018. urtetik aurrera, zirku honek animaliek parte hartzen zuten ikuskizun guztiak ezabatu zituen. 

Negozioa bizirik mantentzeko xedez, 2018an bertan, Roncalli agentzia Optoma erakundearekin elkartu zen. Erakunde hau espezializatua dago audio eta bideoetan. Honela, ZU850 deitutako 11 laser proiektore instalatu ziren. Proiektore hauek 3D-ko efektuak sortu ditzakete eta horrela sortu zen animaliekin egindako ikuskizun berri hau. 

Zeharrargiko pantaila bat ezarri zen oholtza guztian zehar eta proiektore bakoitzari distantzia luzeko lenteak ezarri zitzaizkien, honela, proiektoreak agertokitik urruti jarri zitezen. 

Agertokia 32 metro zabal da eta 5 metroko sakontasuna du eta ikusleek 360 graduko ikuspegia dute. Bertan proiektatzen dira animalien irudi holografikoak, zeinak zirkuko aktore eta publikoarekin harremantzen diren. Honela, Circo Roncalli-k zirkuaren kontzeptuari bira berri bat eman dio, ez baitu zertan animaliarik ez edukitzeak negozioaren amaiera esan nahi, bestela galdetu diezaiotela "Gure Zirkua"-ri!

Hau interesatu bazaizu interesatuko zaizu...

[KRONIKA] GURE ZIRKUA: HAURTZARORA JAUZIA!