Zinema aretoetara iristen ez diren zinema harribitxiak

Zinema aretoetara iristen ez diren zinema harribitxiak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zinema-aretoetara-iristen-ez-diren-zinema-harribitxiak/@@download/image/201010142608kristiane_eta_alfonso.jpg
2012/12/13
berria
Zinema aretoetara iristen ez diren zinema harribitxiak
Gai sozial eta politikoei buruzko film eta dokumentalei atea irekiko die beste behin Errenteria-Oreretako Mikelazulo elkarteak, Zine Txiroa zikloarekin. Zinema areto komertzialetara nekez iristen diren lanei, alegia. Proiekzioak hileko bigarren ostegunean izango dira. Gaur, Sagarren denbora. 25 urte deserritik itzultzen dokumentala pantailaratuko dute. Aurreko urteetan, beste film batzuen artean, Deabru guztien urtea, La Rebelion de los Pingüinos eta Nabusimake eman dituzte. 

Afrikako uharte ttiki batean, Sao Tomen, deportaturik, bizi den Alfonso Etxegarairen historia kontatzen du Sagarren denbora. 25 urte deserritik itzultzen filmak. Josu Martinez zuzendariarekin eta Kristiane Etxaluzekin, Alfontso Etxegarairen neska lagunarekin, solasaldia egingo dute proiekzioaren ondoren.
Errenteria-Oreretako elkartea bideoteka osatzen ari da eta bazkide egiten direnek Zine Txiroa zikloan programatzen dituzten tankera bereko filmak etxera eraman ahal izango dituzte.