ZINEAREN HISTORIA ALDATU ZUEN MARRAZKILARIA

ZINEAREN HISTORIA ALDATU ZUEN MARRAZKILARIA Egun bete-betean dago kartelgintza, taldeek beste "merchandinsing"-arekin batera saltzen dituzte afitxen posterrak, pelikula bat ikustera animatu gaitzake edo etxean gelditzera. Hau ordea ez da beti horrela izan, Frans Bosen marrazkilariaren aurretik ez zen garrantzia berezirik ematen kartelari. Holandarrak ordea, betirako aldatu zituen zineko kartelak eta horrekin batera kartelgintzaren historiari hasiera eman. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zinearen-historia-aldatu-zuen-marrazkilaria/@@download/image/146499159195_f50c2752f6_o.jpg
2019/05/15

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei

Egun bete-betean dago kartelgintza, taldeek beste "merchandinsing"-arekin batera saltzen dituzte afitxen posterrak, pelikula bat ikustera animatu gaitzake edo etxean gelditzera. Hau ordea ez da beti horrela izan, Frans Bosen marrazkilariaren aurretik ez zen garrantzia berezirik ematen kartelari. Holandarrak ordea, betirako aldatu zituen zineko kartelak eta horrekin batera kartelgintzaren historiari hasiera eman.
ZINEAREN HISTORIA ALDATU ZUEN MARRAZKILARIA

Frans Bosenek umetatik amestu zuen marrazkilaria izatearekin. Amsterdameko Arte Eskolara joan zen eta baita Arte Ederren Akademiako klaseetara. Bosen etengabe saiatu zen marrazkilari bezala zituen gaitasunak hobetzen. 1921. urtean J. G. Veldheer artista klaseak ematen hasi zenean, larunbat arratsaldero bertan zegoen Bosen.

Amsterdameko De Brakke Grond-en hasi zen lanean 1920an Bosen eta pelikula kartelen diseinuaren sorkuntzan ezagun bilakatu zen berehala. Garai hura baino lehen pelikuletako kartelak bata bestearen atzetik jarritako letrak besterik ez ziren. Iragarki zinematografikoek testua besterik ez zuten eta kartel berdinean pelikula bat baino gehiago iragartzen ziren. Bosen eta bere arteak hori aldatu zuen. Pelikula amerikar eta alemaniar famatuentzat 158 kartel egin zituen, horien artean daude Robin Hood (1922), The Thief of Bagdad (1924), The Phantom of the Opera (1925) eta Faust (1926) besteak beste. Kolorez inprimatzeak oraindik arazoak ematen zituenez linograbatua deitutako teknika erabili zuen Bosenek oso emaitza onekin.

Pelikuletako kartelez gain, hogeigarren hamarkadako iragarkiak diseinatu zituen eta enpresa batzuentzat egutegiak sortu. Egutegi hauek arrain, txori, landare eta lore koloretsuz apaindu zituen. 1933. urtean De Spaarnestad inprenta konpainiara batu zen. 1939. urtean inprenta honek Frans Bosenek burututako lan guztia azaltzen zuen liburuxka argitaratu zuen, egindako guztiaren omenaldi gisa.

1945ean De Spaarnestad konpainiak argazki liburu bat ere argitaratu zuen eta Bosen izan zen argazkilaria. Bosen, 1949. urtera arte, hau da, bere heriotzara arte, inprentako langilea izan zen. Egun, bere zineko kartel eta bestelako lanak Amsterdameko Netherlands Film Museum-en daude ikusgai. Halere, bertara hurbiltzerik ez duen guztiarentzat hemen bere artearen lagin batzuk, gozatu!