Gaizka Izagirreren film gomendioa: "Cuatro paredes"

‘CUATRO PAREDES’
⭐⭐⭐⭐ (4/5)
Ibon Cormenzana
82 minutu
Movistar +
Ibon Cormenzanak lau hormen kontzeptuarekin jolas egin du haren lan berrian. Sofiak, hamar urteko neskatoak, aita bat-batean galduko du eta amarekin bizitza berri bati aurre egin beharko dio. Biek inoiz imajinatuko ez zuten errealitate baten aurrean aurkituko dute haien burua: egonkortasuna eta pobrezia bereizten dituen marra fina haien oinen azpian amiltzen ari da. Hamabi sekuentzia planotan filmatua dago, sekuentzia bat urteko hilabete bakoitzeko, eta hautu hau ez da funsgabea: kamera une oro presente dago, baina ez du traba egiten, libreki jolasten du, eta bi pertsonaien arteko harremanaren marra marrazten du. Garapena indartu, denboraren pertzepzioa elikatu eta une emozionalak indartzen ditu. Filmaren arima bi protagonistetan dago: Sofia Oterok eta Manuela Vellesek lan ikusgarria egin dute, bereziki Oterok. Ederra da Uda gau bateko ametsa antzezlanaren eta filmaren artean sortutako harremana eta sinbologia.
Onena: Sofia Otero.
Gustatuko zaizu gustatzen bazaizu: Room (Lenny Abrahamson, 2018).