Zergatik iradokitzen dizkigu horrenbeste oroitzapen musikak?

Zergatik iradokitzen dizkigu horrenbeste oroitzapen musikak? Irudikatu zure burua lanera bidean, jendez lepo dagoen kale bat zeharkatzen. Kaleko musikari batekin gurutzatzen ari zarela, aspaldi entzun gabe zinen kantua jotzen ari da. Bat-batean, hirian gertatzen dena ahaztu duzu, eta lehenengoz abesti hori entzun zenueneko garaia gogoratzen hasi zara. Garai hartara bidaiatu duzu musikaren bitartez. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zergatik-iradokitzen-dizkigu-horrenbeste-oroitzapen-musikak/@@download/image/Captura de pantalla 2023-04-03 a las 13.14.19.png
2023/04/11

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Irudikatu zure burua lanera bidean, jendez lepo dagoen kale bat zeharkatzen. Kaleko musikari batekin gurutzatzen ari zarela, aspaldi entzun gabe zinen kantua jotzen ari da. Bat-batean, hirian gertatzen dena ahaztu duzu, eta lehenengoz abesti hori entzun zenueneko garaia gogoratzen hasi zara. Garai hartara bidaiatu duzu musikaren bitartez.
Zergatik iradokitzen dizkigu horrenbeste oroitzapen musikak?

Esperientzia hau, musikak garai bateko jazoera, pertsona eta lekuen oroitzapenak ekartzen dizkigunean gertatzen da memoria autobiografiko moduan ezagutzen da. Oso ohikoa da. Maiz nahi gabe gertatzen da, musikarik gabe ere bai, ez dugu oroitzapen horiek burura ekartzen saiatu beharrik ere, tanpez sortzen dira gure garunean. 

Baina egia da musikarekin errazagoa dela. Baina zergatik iradokitzen dizkigu horrenbeste oroitzapen musikak? Lehenik, musikak bizi-jazoera garrantzitsuak laguntzen dituelako, izan festak, graduazioak, ezkontzak eta hiletak. Elkarrekin konektatzeko paper garrantzitsua joka dezake momentu jakinetan.

Horretaz gain, musikak gure arreta bereganatu ohi du gure garunean, gorputzean eta emozioetan eragiten baitu. Musikak gure arreta bereganatzen duenean, gure oroimenean gertaerak kodifikatzeko aukera gehiago daude. Horregatik oroitu ohi ditugu gauza horren zehatzak kantu jakin batzuekin. 

Hain da horrela, frogatu dela musikak hitzek eta soinuek bere kasa baino oroitzapen gehiago iradokitzen dizkigula. Harrigarriki, musika tristeak oroitzapen baikor gehiago iradokitzen ditu hitz tristeek baino. Horregatik esaten da musika terapeutikoa dela. 

Musikak gure iraganarekin modu baikorrean konektatzen laguntzen digu, horregatik uste da oroitzapenak, musika eta emozioak lotuta daudela eta gure izate gazteagoarekin komunikazio zuzena lortzen dela kantuen bidez. Ederra, ezta?