Astebururako hiru plan proposamen

Astebururako hiru plan proposamen Aisialdiaz gozatzeko planen bila ari bazara, hemen dituzu hiru aukera! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/astebururako-hiru-plan-proposamen-8/@@download/image/GHIH2gEWoAAjJY_.jpg
2025/05/23

Testua: Maitane Legarreta

Aisialdiaz gozatzeko planen bila ari bazara, hemen dituzu hiru aukera!
Astebururako hiru plan proposamen

1. Ibilaldia, Galdakaon
Bizkaiko ikastolen aldeko Ibilaldia jaialdia izango da igandean Galdakaon, "Magaletik herrire, euskera erdire" lelopean. Hainbat gune izango dira eta denetariko ekitaldiak antolatu dituzte: Bengo, Kai Nakai eta Akerbeltzen kontzertuak, dantza ikuskizunak, pailazoak, herri kirolak, futbol txapelketak...

2. Literaturia, Zarautzen
Literaturaren bueltan elkartuko dira asteburuan Zarautzen. Gaur, manifestua irakurriko du Ander Lipusek eta Formol Laborategiak Heriotzak Eduardo du izena poesia ikuskizuna taularatuko du. Bihar liburu azoka zabalduko dute, liburu aurkezpenak egingo dituzte eta bertso saio espekulatiboa ere izango da, besteak beste. Iganderako, berriz, antzerkia eta beste emanaldi berezi bat prestatu dute.

3. Belako eta Xiberoots, Bilbon
Skunk Funk markak kontzertua antolatu du gaurkoo Bilboko Crystal aretoan. Bertan izango dira Xiberoots eta Belako taldeak, eta ondoren MaKeda eta LaMiaMari DJek girotuko dute gaua.