Zergatik abokatutza

"Gobernuaren aurka doan abokatuaren mingaina moztu nahiko nuke". Napoleonen esaldi honekin hasi zuen Miguel Castells abokatu famatuak Abokatu Jazartuaren Nazioarteko Eguna zela-eta Donostian antolatutako hitzaldia. Izan ere, eta mingaina moztu ez badigute ere, ez dira berriak abokatuen aurkako mila eratako erasoak.
Aurtengo nazioarteko eguna euskal abokatuei eskainia izanik, garai ezberdinetan eta esparru ezberdinetan pairatutako erasoen inguruko hausnarketa egiteko denbora hartu genuen eta, Europako hainbat hiritan, euskal abokatuek nozitzen duten jazarpena salatu zen espainiar enbaxaden aurrean. Sinesten dugun horren alde egiteagatik atzoko eta gaurko erasoak, ezberdinak batzuk, betiko errezetak bestetan, jasaten ditugu. Iraultza txiki moduan ulertzen den hizkuntzaren aldeko borroka, esaterako: epaiketa bat euskaraz burutzea ezinezkoa zaigu legedi arrotz honen baitan. Edo egunerokotasunari lotutako iraultzak: gizarte mugimenduen baitan egiten den lana adibidez, non abokatua mespretxatuz bezeroa kokiltzea bilatzen den. Aipagarria, baita ere, "bataila erraldoietan" murgildutako abokatuen papera; edo Entzutegi Nazionalean beren eguneroko lana burutzen duten abokatuak, non euren izenek jada arrotz eta arerio esan nahi duten. Azken batean, Estatua aurrean edukitzeak zuzenbidearen inguruko ezagutza are handiagoa izatea galdatzen du. Defendatzen dugun kausaren mesedetan, Estatuaren armak Estatuak berak baino hobeto ezagutu beharrean ikusten dugu geure burua... kontraesan galanta gurea!
Jardunaldi berezia izan zen aurreko egunekoa, hunkigarria, eta Castellsek bere interbentzioa bukatu zuenean denok gelditu ginen gehiago entzuteko gogoz. Abokatutza zergatik aukeratu genuen gogorarazi zigun; zergatik ogibide honetan sartu nahiz eta alaitasun gutxi eta oztopo ugari aurkitu, nahiz eta oinaze sakonenari aurrez-aurre begiratu behar izan. Dudarik gabe, imajina genezakeen lan politenetakoa eman digu zuzenbideak, askotan kriminalizazioaren jo puntuan egon arren, gure idealekin bat datorren lana.