'Pokemon Champions' jokoa kaleratu dute: gaitasun berriak eta mugikorrean jolasteko aukera
Gaurtik, apirilaren 8tik aurrera, izango da eskuragarri Pokemon Champios bideojokoa Nintendo Switch eta Switch 2n. Jokoak berrikuntzak izango ditu: gaitasun berriak, megaeboluzioak, eta mugikor eta kontsolen arteko joko gurutzatua.
Honako Pokemon hauek agertuko dira joko berrian: Mega-Meganium, Mega-Emboar eta Mega-Feraligatr. Orain arteko inoiz izan gabeko trebeziak izango dituzte megaeboluzioari esker.
Mega-Meganiumek Megasolar izeneko abilezia izango du, eta hari esker, bere mugimenduak klima eguzkitsua izango balitz bezala erabili ahal izango ditu. Mega-Emboarren mugimenduak ez dira bere jomugaren abileziaren mendekoak. Azkenik, Mega-Feraligatren kasuan, mugimendu arruntak dragoi motako mugimendu bihurtzen ditu eta haren potentzia % 20 handitzen du.
Trebezia kontuez gain, multiplataforman jokatzeko aukera izango da, mugikorretarako bertsioa izango baitu jokoak. Hori dela eta, Switch-eko erabiltzaileak mugikorreko jokalarien aurka aritu ahal izango dira.
Gainera, jokoa Pokemon HOME eta Pokemon GO-rekin integratzen da, eta beraz, jokalari arituek estrategietan eta jokoaren pertsonalizazioan sakontzeko aukera izango dute.
Pokemon Champions-ak hasierako lotea ere badakar, eta horri esker, Pokemon gordetzeko espazio erantsia eta borroketarako musika esklusiboa izango dute jokalariek. Bestetik, Switch 2aren erabiltzaileek kalitate grafikoa hobetu eta kontsola berriaren errendimendua optizimatzen duen doako eguneratzea jasoko dute.
Jokorako prest al zaude?
