ZER EZ DA BERDIN?

ZER EZ DA BERDIN? 2018a emakumeon urtea izendatu zuten hedabideek. Baliteke borroka feminista egunetik egunera hartzen ari den indarragatik izatea; ahotsak ugaritu baitira eta mugimendua aberasten duten feminismo(AK) ere bai. Pluralean diot feminismo(AK), mugimendu anitza baita; emakumeek ahotsa altxatu dute eurena dena aldarrikatuz eta beste leku askotatik ere babesa jaso dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zer-ez-da-berdin/@@download/image/252f48a0-876f-41c2-a9aa-b4639505ab26.jpeg
2019/01/25
erreportajea

Testua: Iruñe Astitz Larunbe @arkkuso

2018a emakumeon urtea izendatu zuten hedabideek. Baliteke borroka feminista egunetik egunera hartzen ari den indarragatik izatea; ahotsak ugaritu baitira eta mugimendua aberasten duten feminismo(AK) ere bai. Pluralean diot feminismo(AK), mugimendu anitza baita; emakumeek ahotsa altxatu dute eurena dena aldarrikatuz eta beste leku askotatik ere babesa jaso dute.
ZER EZ DA BERDIN?

Badirudi atzean utzi dugun urtean “berdintasunean” aurrera pausoak eman direla. Baina ziur al gaude? Ez da izango aldatu dena “berdintasuna” bilatu beharra politikoki zuzena bihurtu dela? Horren adibidea dugu kirola, desberdintasunak nonahi aurkitu daitezkeen esparrua. Izan ere, askorentzat emakume kirolarien rola eskasa da kirol mailari eta kirol munduan lortu dezaketen guztiari dagokienez, eta badirudi emakumeek eskerrak eman behar dituztela lortu dituzten gauzengatik merezi ez balituzte legez!

Futboleko Urrezko Baloia futbolari batek jaso dezakeen sari eta errekonozimendu handienetarikoa da. Orain artean gizonezko futbolariak jasotzen zuten soilik. Aurten, lehenengo aldiz emakumeen Urrezko Baloia eman dute, kasu honetan Ada Hegerberg jokalariari. Hala ere, momentu historiko honetan aurkezle lanetan zegoen Martin Solveig DJak Hegerberg-eri ea garaikurra Twerk egiten ospatu zezakeen galdetu zion lotsarik gabe.

Edota, aurreko azaroan Athletic-eko taldeek jokatu zuten Teresa Herrera lagunarteko txapelketaren garaikurra kasu, sarean bilatuz gero irabazleen garaikurren arteko desberdintasun nabaria ikusiko duzue.
Aurrera pauso handiak egin dira alor honetan, bai; baina beste alorretan bezala, esparru honetan aritzen diren emakumeen lanari esker izan da: kirolariak, entrenatzaileak, prestatzaile fisikoak, kazetariak, etab.

 

Ustezko berdintasun honetan, desberdintasunak agerikoak dira kirol munduan ere. Goi mailan jokatzen ari diren kirolarietatik, zenbatek egin behar dute beste alor batean lan kirolari gisa irabazten duten dirua horretan bakarrik jarduteko aukera ematen ez dielako?


Ustezko berdintasun honetan, desberdintasunak agerikoak dira kirol munduan ere. Goi mailan jokatzen ari diren kirolarietatik, zenbatek egin behar dute beste alor batean lan kirolari gisa irabazten duten diruarekin horretan bakarrik jarduteko aukerarik ematen ez dielako? Baliabideei erreparatuz gero, zenbat taldek bidaiatu behar izaten dute autobusean, klub berdineko gizonezko taldeak trenean edota hegazkinean bidaiatzen duten bitartean? Nola uler daiteke kazetariek kirolarekin ahoa betetzea eta soilik gizonezkoek egiten duten kirolaz hitz egitea? Nola ulertu emakumeez hitz egiten dutenean egiten duten albistearen edo edukiaren trataera? Eta nola sinetsi gaur egun txapelketa berdinetan gizonezkoek eta emakumezkoek ordainsari eta trofeoak ezberdinak izatea postua berdina denean?

Guzti honek ez dio batere laguntzen benetako berdintasunari, kakotxik gabekoari hain zuzen. Emakumeak gizonezkoen rolean jartzearekin ez da aski: errotik datorren aldaketa ezinbestekoa da. Botere harremanekin apurtzeko eta beraz, berdintasuna lortzeko, beharrezkoa da botererik ez duenari boterea ematea, boterean dagoenari pribilegioak murrizten zaizkion bitartean. Alegia, helburua ez dela soilik gizonezkoek kirol askotan irabazten duten soldata estratosferikoak irabaztea edota beti hegazkinean bidaiatzea. Emakume erreferenteak behar ditugu, baita kirolean ere. Horretarako biziki garrantzitsua da kirolari hauek babestu, euren jarduna bultzatu eta ikustaraztea.

Horretarako hutsartea eskatu eta kirolaren munduan emakumearen inguruan eraiki diren topikoak apurtuko ditugu, euskal kirolarietatik abiatuta mundu mailako kirolarietaraino. Balio beza tarte honek kirolarekin harremana duten emakumeen jarduna eta euren mundua ezagutarazteko.