Zer egin erosi bai, baina erabiltzen ez dugun arroparekin?

Azken 15 urtetan jantzien ekoizpen mundiala bikoiztu egin da, baina zakarretara botatzen ditugunean, jantzi beharko genituzkeena baino %36 gutxiago erabiltzen ditugu. Hau da, inoiz baino azkarrago botatzen dugu arropa zakarretara, inoiz baino gutxiago erabilita. Kalkulatzen da gure armairu geroz eta beteagoan dugun arroparen %40a bakarrik janzten dugula. Honen erru handia du fast-fashion salmenta modeloak, non erakulehioetako bildumak hiru astetik behin aldatzen diren, kontsumoa haziz.
Hondakin gehiago
Honen guztiaren ondorio nagusia da sortzen diren hondakin pilak, eta ONGek jasotzen dituzten bigarren eskuko arropak, ez direla hondakinen %10era ere iristen. Arau normatiboak bidean dira ordea arazo honi aurre egiteko:
-
Afrikak jada abisatu du ez duela Europatik inportatzen den bigarren eskuko arroparik onartuko.
-
Frantziak marka handien sobratu zaizkien arropak erraustea debekatu du eta laster berdina egiten hasiko omen da Espainia.
-
Europan 2030eko urtarrilaren 1etik aurrera ezingo da zaborrontzietara erabili edo birziklatu daitekeen hondakinik bota.
Honek esan nahi du lehen esportatu, erraustu edo botatzen ziren zuntz askok orain beste irtenbide bat eduki dezaketela, baina zer egingo dugu horrenbeste jantzirekin?
Erronka teknologiko handiak ditugu aurretik arropak birziklatzeari dagokionez, ez baita oraingoz hori lortu, eta birziklatze kimikoa indarra hartzen ari den arren (zuntzak disolbatuz banatzea), oraindik proiektu pilotuak dira eta ez dakigu hauek izan ditzaketen kostuak edo ingurunean ekar ditzaketen ondorioak.
Ikerketa ugari falta dira birziklatze tekniken inguruan, modo logiko baten egin eta ekonomia zirkularra babesteko. Oraingoz dakiguna da arau aldaketa garrantzitsuak datozela, eta horrekin batera baita negozio aukerak zuntzaren industrian. Ea behintzat negozio horiek etekin ekonomikoa bilatzeaz gain, logika batekin, jasangarritasuna ere babesten duten. Bitartean, zuk begiratu zure armairua eta egin ariketa, dituzun arropetatik zenbat ez dituzu erabiltzen?