Zer aurkituko duzu urtarrileko GAZTEZULO aldizkarian?

Zer aurkituko duzu urtarrileko GAZTEZULO aldizkarian? Moda kontuak gustatzen bazaizkizu ziur, gure azaleko protagonista den, Amaia Albes moda diseinatzaileak, esateko duena interesatuko zaizula. Bestalde, noski, betiko legez, askotariko hainbat kontu interesgarri ere topatuko dituzu urtarrilaren 7tik aurrera. Jakin nahi zein diren? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zer-aurkituko-duzu-urtarrileko-gaztezulo-aldizkarian/@@download/image/AZALA_235.jpg
2022/01/05
Moda kontuak gustatzen bazaizkizu ziur, gure azaleko protagonista den, Amaia Albes moda diseinatzaileak, esateko duena interesatuko zaizula. Bestalde, noski, betiko legez, askotariko hainbat kontu interesgarri ere topatuko dituzu urtarrilaren 7tik aurrera. Jakin nahi zein diren?
Zer aurkituko duzu urtarrileko GAZTEZULO aldizkarian?

Aipatu bezala, Amaia Albes moda diseinatzailea elkarrizketatu dugu, eta sektorearen argi-ilunez mintzatu gara berarekin beste kontu askoren artean. 

Modarekin jarraituz Iraide Ibarrondo-k gizonezko eta emakumezkoen eskaintzak alderatu ditu eta hortik hausnarketa interesgarri bat oparitu digu, ez galdu!

"Ametsak izerditu" erreportajean berriz, Maitane Legarreta "Gure Zirkua"ra hurbildu da proiektu honen nondik norakoez gehiago jakin eta pasioz sortu den proiektu honen bihotza guztioi ezagutzera emateko asmoz. 

Baina badakigu batzuk nahiago izaten duzuela aldizkaria atal arinagoetatik hasi, eta ziur zuetako askok zuzenean Sexumatoia atalera jotzen duzuela aldizkaria jaso bezain arin, baietz? Bada oraingoan Ane Irazabal kazetariarekin ibili gara lardaskan.

Urtarrileko aldapa gogorra izaten dela eta horregatik atal berri bat ere badakargu: Ondo Esaka, beharbada ezagutzen ez zenituen albiste baikorren txokoa. Dena ilun dagoen garai hauetan, munduan albiste positiboak ere badaudela erakutsi nahi dizugu eta bide batez zure gogo aldartea apur bat hobetu. 

Lumazain atalean Maitane Legarretak hainbat liburu gomendio dakartza beste behin, euskal nobedade bakar bat ere gal ez dezazun, hori bai, beti onenetik onena! 

Beñat Rodriguezek Joystick Bi atalean bideo-jokoak gomendatzeaz gain autokritika txiki, baina beharrezkoa ere egiten digu, beraz, bideo-joko zalea bazara, irakurtzeko ezinbestekoen zerrendara gehitu beharra duzu artikulua!


Eta noski, betiko moduan gomendioz gainezka dator apirileko aldizkaria ere: musika, pelikulak, telesailak, ilustrazio bikainak, gastronomia urtarrilaren 7tik aurrera eskuragarri, galduko duzu? 

 

Kioskora joan beharrik gabe aldizkaria hilabetero etxean jaso nahi baduzu harpidetzeko aukera ere badugu; paperean zein digitalean! Sakatu beheko irudian eta informatu zaitez: