Zer aurkituko duzu urtarrileko GAZTEZULO aldizkarian?

Zer aurkituko duzu urtarrileko GAZTEZULO aldizkarian? Urte berriari gogotsu eman diogu hasieran, gure kolaboratzaile eta argazkilari finari azala eskainiz. Irantzu Pastor gabe GAZTEZULO ez litzateke berdina izango eta horregatik elkarrizketa bat egin nahi izan diogu, gauza asko eta interesgarriak baititu kontatzeko! Bestalde, noski, betiko legez, beste hainbat kontu interesgarri ere topatuko dituzu urtarrilaren 13tik aurrera. Jakin nahi zein diren? https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2023/01/09
Urte berriari gogotsu eman diogu hasieran, gure kolaboratzaile eta argazkilari finari azala eskainiz. Irantzu Pastor gabe GAZTEZULO ez litzateke berdina izango eta horregatik elkarrizketa bat egin nahi izan diogu, gauza asko eta interesgarriak baititu kontatzeko! Bestalde, noski, betiko legez, beste hainbat kontu interesgarri ere topatuko dituzu urtarrilaren 13tik aurrera. Jakin nahi zein diren?
Zer aurkituko duzu urtarrileko GAZTEZULO aldizkarian?

Argazkilaritza gustuko baduzu galdu ezinezko aldizkaria da urtarrileko hau. Irantzu Pastor argazkilariak argazkilaritza ulertzeko modu partikularra azaldu digu hausnarketa ezin interesgarriagoak ere oparituz. Ez galdu!

Erreportajea atalean Jaione Dagdrømmerrek Museoak protestaleku artikuluan krisi kilimatikoari buruzko protestak zergatik eraman diren museoetara hausnartzen du. Ekintza hauek erabilgarriak al dira? Iristen al da benetan zabaldu nahi duten mezua? 

Baina badakigu batzuk nahiago izaten duzuela aldizkaria atal arinagoetatik hasi, eta ziur zuetako asko zuzenean Sexumatoia atalera jotzen duzuela aldizkaria jaso bezain arin, baietz? Bada oraingoan Iñigo Gastesi aktorearekin ibili gara lardaskan. 

Atal arinekin jarraituz, Zirt-Zart deitutakoa ere badugu. Bertan, ezohiko galderentzat, Olaia Urtiaga kazetariak, ezohiko erantzunak topatu behar izan ditu. Bi aldiz pentsatu gabe botatakoak izan dira, inongo zentsurarik gabe.

Sarean atalean Eider Saezek urtea inspirazio betean hasteko zein kontu gomendatzen dizkigu, zein baino zein bitxi eta interesgarriagoak. 

Gamerra bazara Beñat Rodriguez-ek, Joystick bi atalean osatu duen 2022ko izenburu onenen testua interesatuko zaizu. Hutsartea atalean, berriz, Iruñe Astizek Uxue Urra Sesma Orioko arraunlariari elkarrizketa egin dio. 

Oraitz Graciak Sukalde Kontuak tartean, urtarrileko aldapa arinagoa izan dadin errezeta erraz bezain goxoen zerrenda osatu du. 

Ohitura onak mantenduz musika, telesail eta pelikula gomendio ugari ere badakartzagu. Baita ilustrazio eta argazki bikainak ere. Urtarrilaren 13tik aurrera eskuragarri, galdu egingo duzu?

Kioskora joan beharrik gabe aldizkaria hilabetero etxean jaso nahi baduzu harpidetzeko aukera ere badugu; paperean zein digitalean! Sakatu beheko irudian eta informatu zaitez: