Zer aurkituko duzu urriko GAZTEZULO aldizkarian?

Zer aurkituko duzu urriko GAZTEZULO aldizkarian? Urriarekin batera, udazken bete-betean sartu gara, eta horrekin baita egunerokotasun hotz eta grisaren zurrunbiloan ere. Bertatik ateratzeko edo udazkenaren istant guztiez gozatzeko hemen da urriko GAZTEZULO aldizkaria. Urriaren 1etik aurrera kalean! Zer aurkituko duzun jakin nahi? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zer-aurkituko-duzu-urriko-gaztezulo-aldizkarian-1/@@download/image/AZALA_232.jpg
2021/09/29
Urriarekin batera, udazken bete-betean sartu gara, eta horrekin baita egunerokotasun hotz eta grisaren zurrunbiloan ere. Bertatik ateratzeko edo udazkenaren istant guztiez gozatzeko hemen da urriko GAZTEZULO aldizkaria. Urriaren 1etik aurrera kalean! Zer aurkituko duzun jakin nahi?
Zer aurkituko duzu urriko GAZTEZULO aldizkarian?

Hasteko esan gure urriko protagonista nagusia Arnaitz Fernandez fisikari eta meteorologoa dela. Berak erakutsiko digu eguraldirik makurrenari ere bere alde ona ateratzen! Eta ez bada hala, behintzat elkarrizketa interesgarri batez gozatzeko aukera izango duzu. 

Neska batek bezala jolastu erreportajean, berriz, Jaione Dagdrømmer-ek emakumeak bideo-jokoen mundua nola eraldatzen ari diren kontatuko dizu. Utika aurreiritziak eta aberastu gaitezen elkar! 

Baina badakigu batzuk nahiago izaten duzuela aldizkaria atal arinagoetatik hasi, eta ziur zuetako asko zuzenean Sexumatoia atalera jotzen duzuela aldizkaria jaso bezain arin, baietz? Bada oraingoan Nerea Rodriguezekin aritu gara lardaskan. Gainera, Ipuin Erotikoa ere aurkituko duzu hilabete honetan!

Irailean aipatu genizuen atal berri batzuk ere estreinatu genituela. Zientzia Kaieratik gune berrian txikle bat bezala abesti batzuk zergatik geratzen zaizkigun buruan itsatsita azalduko digu Ziortza Guezuragak, baita nola desitsatsi ere!

Lumazain atalean Maitane Legarretak umoreaz serioski hitz egiten digu oraingo honetan. Honen inguruko hausnarketa interesgarriak egiteaz gain zenbait gomendio ere luzatzen ditu gainera! 

Ane Irazabalek Munduen Gerran Khaby Lame senegaldarraren historia kontatzen digu. Ziur izena bera ez zaizula ezaguna egingo, baina Tik Tok-en ziur bere bideoren bat ikusia duzula Sukalde Kontuak tartean Oraitz Garciak pelikulak kozinatuko ditu! Beno, hobe esanda, gastronomiaren inguruko zenbait pelikula interesgarri gomendatuko dizkizu! 

Hutsartea atalean Iruñe Astizek kirolarien artean osasun mentalaren inguruan dagoen tabuaz mintzatuko dua Tokioko Olinpiar Jokoak abiapuntu hartuta. Eta noski, betiko moduan gomendioz gainezka dator uztaileko aldizkaria ere: musika, pelikulak, telesailak, argazki ederrak, ilustrazio hobeak irailaren 3tik aurrera eskuragarri, galduko duzu? 

Kioskora joan beharrik gabe aldizkaria hilabetero etxean jaso nahi baduzu harpidetzeko aukera ere badugu; paperean zein digitalean! Sakatu beheko irudian eta informatu zaitez: