[ZIRT-ZART] SAMBOU DIABY: “Gorroto dut jendeak ahoa irekita jaten duenean egiten duen soinua”

[ZIRT-ZART] SAMBOU DIABY: “Gorroto dut jendeak ahoa irekita jaten duenean egiten duen soinua” Modelo eta aktore lanetan aritzen da Sambou Diaby (Zumaia, 1999). ‘Miñan’ antzezlaneko protagonista da eta baita ‘Faisaien irla’ filmekoa ere. Ibilbide profesionalean haztea eta erreferente bihurtzea du jomuga. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zirt-zart-sambou-diaby-201cgorroto-dut-jendeak-ahoa-irekita-jaten-duenean-egiten-duen-soinua201d/@@download/image/zirt-zart-home_SAMBOU DIABY.jpg
2025/07/09

Testua: Maitane Legarreta

Modelo eta aktore lanetan aritzen da Sambou Diaby (Zumaia, 1999). ‘Miñan’ antzezlaneko protagonista da eta baita ‘Faisaien irla’ filmekoa ere. Ibilbide profesionalean haztea eta erreferente bihurtzea du jomuga.
[ZIRT-ZART] SAMBOU DIABY: “Gorroto dut jendeak ahoa irekita jaten duenean egiten duen soinua”

Zer abestik gogorarazten dizu zure haurtzaroa?
Jojo abeslariaren Too Little Too Late.
Zein da jaitsi duzun azken aplikazioa?
Wallapop.
Norekin geldituko zinateke igogailu batean irten ezinik?
Nire bikotekidearekin.
Zer da egin duzun erokeriarik handiena?
Kotxea mozkorturik hartu, poligono batera joan eta kotxea apurtzea.
Pertsona baten zer ezaugarri gustatzen zaizu gehien?
Pertsonalitatea, hitz egiteko modua. Izaera sendoak gustatzen zaizkit.
Zein izan da zure lorpenik handiena?
Pelikula bateko protagonista izatea.
Zein da zure denbora-pasarik kutunena?
Telebista ikustea.
Zein da zure fikziozko heroia?
Black Panther.
Zer helburu duzu etorkizun hurbilerako?
Aktore lanetan hobetzea, proiektu handiagoak egitea eta erreferente bihurtzea.

Zertaz damutzen zara gehien?
Gurasoekin umetatik harreman ona ez izateaz.
Zerk pizten zaitu sormen edo emozio aldetik?
Musikak batez ere. Musika entzuten irudimena pizten zait eta errazagoa izaten da sortzea.
Zer soinu edo zarata gorroto duzu?
Jendeak ahoa irekita jaten duenean egiten duen soinua.
Zer beste lanbidetan ez zinateke arituko?
Polizia.
Nolakoa litzateke zure egun perfektua?
Musikarekin hasi eguna, ondo gosaldu, paseo bat eman, eta eguerdian, existitzen den jatetxerik onenean hanburgesa bat jan. Arratsaldean, argazki saioa, eta gero nire surfskatearekin izerdi pixka bat bota. Zinera joan, afaldu eta ez oso berandu lotara joan.
Zein da zure toki kutuna?
Orrua, Zumaian dagoen behatoki bat. Itsasoa ikus dezakezu bertatik eta horrek asko lasaitzen nau.
Zer ohitura jaso duzu gurasoengandik?
Errespetua, diziplina eta, batez ere, “mesedez”eta “eskerrik asko” esaten eta barkamena eskatzen erakutsi didate.
Bizi izan duzu fenomeno paranormalik edo azaldu ezin daitekeenik?
Nire amak energiak ikusi eta sentitzen ditu. Egun batean lagunak eraman nituen etxera eta bertan pare bat txoko ditugu etxetik kanpo. Han geunden bitartean, lagun batek esan zidan zerbait arraroa sentitzen zuela. Kontua da nire amak ez zuela gu geunden tokia ezagutzen eta ez zen inoiz han egon. Bada, bost minutura, han agertu zen nire ama, urrunetik guri begira eta isilik. Hamar bat minutuz-edo egongo zen han, geldi, eta gero joan egin zen.
Nola deskribatuko zenuke zure burua hiru hitzetan?
Intentsoa, langilea eta motibatua.

Zein da inoiz egin duzun otordurik onena?
Lagunekin sagardotegi batera joan nintzen behin, eta bizitzan jandako txuletarik handiena irentsi nuen. Oso pozik egon nintzen.
Zein da jaso duzun gomendiorik onena?
Ez didate gomendio askorik eman egia esan.
Dena dakien izaki bati galdera bat egiterik izango bazenu, zer galdetuko zenioke?
Zer da bizitza? Zer da bizitzea? Heriotza, amaiera ala beste etapa bat da?
Jabetzan duzun zer gauza bota beharko zenuke?
Tabakoak balio al du?
Zer da bizitzaren gauzarik onena?
Aske sentitzea.
Nola hartzen dituzu erabaki zailak?
Asko-asko pentsatuz.
Norbaitengandik entzun nahiko zenukeena?
Inoiz amore ez emateko.
Zein da zure beldurrik handiena?
Jendea dezepzionatzea.
Gertaera historiko bat aldatzerik izango bazenu, zein izango litzateke?
Frantziak hartu zituen "tiratzaile afrikarren" patua.