Zer aurkituko duzu ekaineko GAZTEZULO aldizkarian?

Zer aurkituko duzu ekaineko GAZTEZULO aldizkarian? Ekaina. Uda ate joka. Prest itsasoan murgiltzeko? Hilabete honetan Janire Gonzalez-Etxabarri surflariarekin bertan baituzu hitzordua. Horretaz gain, beste askotariko kontu interesgarriak ere baditugu. Ekainaren 7tik kalean! Ez galdu! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zer-aurkituko-duzu-ekaineko-gaztezulo-aldizkarian-4/@@download/image/AZALA_262.jpg
2024/06/05
Ekaina. Uda ate joka. Prest itsasoan murgiltzeko? Hilabete honetan Janire Gonzalez-Etxabarri surflariarekin bertan baituzu hitzordua. Horretaz gain, beste askotariko kontu interesgarriak ere baditugu. Ekainaren 7tik kalean! Ez galdu!
Zer aurkituko duzu ekaineko GAZTEZULO aldizkarian?

Janire Gonzalez-Etxabarri surflariak lurrean baino itsasoan izaten baditu gehiago ere oinak, argi du zer nahi duen. Oraintxe Olinpiar Jokoetan dago kontzentratua, baina tarte bat hartu du gurekin hitz egiteko. Ez galdu!




Erreportajean Igone Mariezkurrenak Ipar Euskal Herrian, 2020ko udazkenean, sortu zen Alda Elkartea ezagutarazi digu. Ordutik bigarren bizitokien, etxe hutsen eta pisu turistikoen gaur egungo arazkia irauli nahian dabiltza.

Baina badakigu batzuk nahiago izaten duzuela aldizkaria atal arinagoetatik hasi, eta ziur zuetako asko zuzenean Sexumatoia atalera jotzen duzuela aldizkaria jaso bezain arin, baietz? Bada oraingoan Maider Galardi, AFIT antropologia feministako kidearekin, ibili gara lardaskan.


Atal arinekin jarraituz, Zirt-Zart deitutakoa ere badugu. Bertan, Iñigo Antsorregik, “Biba zuek” programako kolaboratzaileak, ezohiko galderentzat ezohiko erantzunak topatu behar izan ditu. Bi aldiz pentsatu gabe botatakoak izan dira, inongo zentsurarik gabe.


Maite Uriarte berriz, Ingurumena atalean gurera iristen diren izokinen berri eman digu, dirudienez sekula baino murritzagoa da kopurua eta horri buelta eman nahian dabiltza.

Pantaila Handianen, Gaizka Izagirrek, Nina pelikula bereziaren berri eman digu. Urdaibain grabatu diragainera irudi asko, beraz, merezi du horregatik bakarrik bada ere!

Ohitura onak mantenduz musika, gastronomia eta pelikula gomendio ugari ere badakartzagu. Baita bidaiak, albiste baikorrak eta argazki bikainak ere. Ekainaren 7tik aurrera eskuragarri, galdu egingo duzu?

Kioskora joan beharrik gabe aldizkaria hilabetero etxean jaso nahi baduzu harpidetzeko aukera ere badugu; paperean zein digitalean! Sakatu beheko irudian eta informatu zaitez: