Zenbait kosmetika marka arduratsu

Zenbait kosmetika marka arduratsu Madrileko Vivotecnia kosmetika enpresarena bezalako kasuek, non animaliak modu izugarri krudelean erabiltzen zituzten euren kosmetika produktuak probatzeko, askok kontsumitzen duguna modu kontzienteagoan egitera eramaten gaituzte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zenbait-kosmetika-marka-arduratsu/@@download/image/Captura de pantalla 2021-04-13 a las 11.11.29.png
2021/04/14

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Madrileko Vivotecnia kosmetika enpresarena bezalako kasuek, non animaliak modu izugarri krudelean erabiltzen zituzten euren kosmetika produktuak probatzeko, askok kontsumitzen duguna modu kontzienteagoan egitera eramaten gaituzte.
Zenbait kosmetika marka arduratsu

Izan ere, kontsumitzaileak inoiz baino zorrotzagoak gara. Orain erosten duguna merkea, polita edo praktikoa izateaz soilik ez gara arduratzen. Harago goaz eta askok etiketa begiratzen dugu, bere osagaiak aztertu eta markaren webgunean begiratzen dugu dituen baloreak gurearekin bat ote datozen frogatzeko. Arroparekin egiten dugu, janariarekin eta baita kosmetikarekin, noski. Gure azala zaintzeaz gain planeta eta bertako animaliak ere zaindu nahi ditugu. Vivotecnia bezalako enpresen lan moduak salbuespena izan daitezen hemen zenbait kosmetika marka arduratsu. 

NUSA
Balitarrez Nusa hitzak irla esan nahi du eta mundua ezagutzetik dator ideia. Barra formatu diseinu originalaren bitartez kosmetika hau praktikoa da, eraginkorra eta polita. Ontziak birziklagarriak dira eta erabilera bat baino gehiago dute eta hori dela eta, ez du hondakinik sortzen. Gainera, Nusa-ren produktuak naturalak dira, cruelty free eta beganoentzat ere egokiak. Xanpu eta xaboi solidoak biziki gomendagarriak dira.
 


VERA AND THE BIRDS
Marka honek gauzak ondo egiten ditu, polit eta konpromisoz. Bere printzipioen artea natura, slow life eta norberarekiko maitasuna daude. Hortik abiatuz, karbono igorpenean neutral izatea lrotu dute 2020 honetan. Bere formula guztiak biodegradagarriak dira eta jatorri ekologikoa dute. 


ROWSE
Landareetan oinarritzen den kosmetika da hau. Marka honek azken detaileraino guztia zaintzen du. Usain eta testura zoragarriak ditu eta hori dela eta guztia probatzeko gogoz geratzen da kontsumitzaileak. Bere produktuen ingurumena errespetatzen dute eta baita komunitate lokalak ere. Esan beharrik ez dago euren ontziak birziklagarriak dira eta berriz erabili daitezkeela.


OLEPTYC
Marka hau Vanesa deitutako 34 urteko kimikariak sortu zuen. Kosmetika tradizionalaren alternatiba bat da, kalitatezko produktuekin eta benetako onurak eskaintzen dituena. Gainera, bere ontziak kristal bioletarekin eginak daude produktua egoera onenean kontserbatu dadin ahalik eta denbora gehienaz. 


EPILISCIOUS
Zaila bada ere ahoskatzeko berehala maitatzen den marka da. Bere sortzailea den Alejandrak, bere produktuen bidez azal homogeneo, leun eta osasuntsua lortzea zuen helburua. Honela jaio zen marka hau; cruelty free eta parabenorik gabe. Bere emaitzak berehalakoak dira.
 



Hau interesatu bazaizu interesatuko zaizu...

BADA ESKAINTZARIK AMAZONETIK KANPO ERE