Zein efektu dituzte dioxinek eta furanoek osasunean?

Zein efektu dituzte dioxinek eta furanoek osasunean? Zaldibarko zabortegiaren lur-jausiak eta suteek amianto hondakinak dituztela jakin da, beste gauza askoren artean. Sekulakoa ezbehar latza izan da eta inguruko biztanleak amets gaizto bat bizitzen ari dira. Baina zein dira zehazki gas hauek osasunean izan ditzaketen ondorioak? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zein-efektu-dituzten-dioxinek-eta-furanoek-osasunean/@@download/image/vertedero-zaldibar170220.jpg
2020/02/20

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Zaldibarko zabortegiaren lur-jausiak eta suteek amianto hondakinak dituztela jakin da, beste gauza askoren artean. Sekulakoa ezbehar latza izan da eta inguruko biztanleak amets gaizto bat bizitzen ari dira. Baina zein dira zehazki gas hauek osasunean izan ditzaketen ondorioak?
Zein efektu dituzte dioxinek eta furanoek osasunean?

Dirudienez suteak itzaltzea lortu dute, nahiz eta Alberto Sololuze eta Joaquín Beltrán-ek bertan jarraitzen dute zoritxarrez. Aske inguruetan dabiltzanak ordea gas kutsakorrak dira, hori dela eta otsailaren 14an Eusko Jaurlaritzako osasun sailak etxeak ez aireztatzeko eta kirolik ez egiteko gomendatu zuen Eibar, Ermua eta Zaldibarren. Dirudienez, dioxina eta furano maila altuak topatu dira airean.

Zer dira dioxinak eta furanoak?
Dioxinak ingurumen-kutsatzaileak dira, produktu kimiko arriskutsuenetan mantentzen diren osagai organikoak baitira. Furanoak dioxinen antzekoak dira, baina euren oinarrizko egitura kimikoa ezberdina da. Dioxinetan 419 osagai mota aurkitu dira, baina horietatik 30ek dute toxizitate maila altua. Horien artean daude benzofurano polikloratuak. Osasunaren Mundu Erakundearen arabera osagai hauek kezkagarriak dira euren kutsakortasun mailagatik.

Behin gure organismoan sartzen badira, dioxinek denbora luzez egoten dira euren egonkortasun kimikoagatik. Dioxinak eta furanoak mundu osoan aurki daitezke, edozein ingurunetan.

Zein ondorio ditu giza osasunean?
Dioxina eta furanoen esposizio labur batek azaleko lesioak eta gibeleko funtzioen aldaketak eragiten ditu OME-ren arabera. Esposizio luzeak ondorio larriagoak ditu, sistema immunitarioan aldaketak sortzen ditu, sistema nerbiosoaren eta endokrinoaren garapenean esku-hartzen du eta ugalketa funtzioan ere eragina du.

Dioxinek zenbait organo eta sistemei eragiten die: bihotza, sistema immunea, gibela eta tiroide guruinean. Hori dela eta ugalketa minbizia eragin dezake.

Nondik datoz dioxinak?
Prozesu industrialen azpiproduktuak dira dioxinak. Prozesu naturaletan ere agertu daitezke sumendien erupzioan eta basoen suteetan. Zaborren errauste deskontrolatua da ordea, kausarik larrienak.

Zer egin dezaket esposizioa murrizteko?
OME-ren arabera gantza duten produktuak kentzea da irtenbideetako bat, batez ere haragia eta esnekiak murriztea. Dieta orekatu batek, fruta, barazki eta zereal kantitate egokiek ere laguntzen dute.

Irtenbide hau, epe luzera begira gorputzetik dioxinak ezabatzeko modua da. Hala ere, OME-ren arabera, kontsumitzaileek euren esposizio propioa murrizteko dituzten aukerak mugatuak dira.

 

 

Hau interesatu bazaizu interesatuko zaizu...

Bertan behera utzi dituzte Eibar eta Ermuako Inauteriak