Zeelanda Berria: Tatuaje maoriekin albistegiak aurkezten dituen lehen kazetaria

Zeelanda Berria: Tatuaje maoriekin albistegiak aurkezten dituen lehen kazetaria Audientzia gehieneko orduan albistegiak aurkeztu ditu Zeelanda Berrian, marka maoriak dituen kazetari honek. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zeelanda-berria-tatuaje-maoriekin-albistegiak-aurkezten-dituen-lehen-kazetaria/@@download/image/Oriini-Kaipara.jpg
2022/01/13

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Audientzia gehieneko orduan albistegiak aurkeztu ditu Zeelanda Berrian, marka maoriak dituen kazetari honek.
Zeelanda Berria: Tatuaje maoriekin albistegiak aurkezten dituen lehen kazetaria

Oriini Kaipara mundu osoko titularretan azaldu da Newshub albistegiak aurkeztu ondoren. Maorien ordezkaritzaren ikusgarritasunarentzat sekulako garaipena dela iritzi diote askok.

CNN komunikabideari Kaiparak aipatu dio “pozarren” zegoela jakin zuenetik audientzia gehieneko orduan albistegietako aurkezle izango zela. “Ohore bat da. Ez dakizkit nola kudeatu emozio hauek”. 

Kapaira Eguberri egunean hasi zen, ohiko aurkezleak sei egunez ordezkatzeko. Hala ere, adierazi du etorkizunean berriz ere horrelako postuak betetzeko deitu diezaioketela. 

Kazetari honek 2005ean hasi zuen bere ibilbidea eta aipatu du bere karrera profesionalaren “puntu gorena” izan dela audientzia gehieneko orduan albistegiak aurkeztea. Nahiz eta “momentu gazi-gozoa” izan zen, bere ama berriki zendu baita eta ezin izan baitzuen bere alabaren momentu hura ikusi. 

Orokorrean iruzkin positiboak jaso bazituen ere, erreakzio negatiboren bat ere egon zen, batez ere sarritan maori esaldiak erabiltzen dituela, adibdiez: “E haere ake nei” (oraindik etortzear),“U tonu mai” (geratu gurekin) edota “Taihoa e haere” (ez zaitez joan oraindik).

Kaipararentzat maori hizkuntza oso garrantzitsua da. Bere azken helburua “nire amonaren garaian ezabatua” izan zen hizkuntza hitz egitera jendea animatzea da. “Kolonizazioko trauma asko oraindik ez dira mahai gainean jarri”, aipat du kazetariak.

Albistegi hauek prestatzerako garaian eredu Tini Molyneux aurkezle maoria izan du gogoan Kaiparak. Molyneux haurra zela ikusten zuen telebistan eta bere zale sutsua zen: “Nire azal kolore berdina zuen, ni bezala hitz egiten zuen, nire antza zuen. Bere arbasoak ere nire familiarenak dira”. 

Kaiparak gazte maoriak inspiratzea espero du, erakutsiz garaiak aldatzen ari direla. “Denbora luzez, gure jendeak, gure arbasoek eta guk orain, lan izugarria egin dugu gauden tokira iristeko”, adierazi du aurkezleak. “Emakume gazte eta maori bezala, egiten duzunak eragina du eta bihar gertatuko dena baldintzatu lezake. Beraz, eskatzen dudan bakarra da beste maoriek ikusi dezatela maoria izatearen ederra, onartu dezatela eta aldaketa positibo baten alde egin dezatela ahal duten guztia”.