Zea Mays: Grabitatearen aurka

Doinu itsaskorrez betea dator "Sortuz, grabitatearen aurka", Zea Mays talde bizkaitarraren laugarren diskoa. Heldutasuna antzematen da taldearen kanta berrietan.
Zea Mays taldekoek astiro egin dute bidea, baina sekula etenik egin gabe. Lan isil horren fruitu da Oihuka diskoetxearekin plazaratutako laugarren disko hau. "Sortuz, grabitatearen aurka" izenburuarekin, egun musikak bizi duen egoera islatu nahi izan dute bizkaitarrek.
Aiora Errementeria kantariaren ustez, "musikariak grabitatearen aurka borrokan gabiltzala ematen du, eta guk borroka egin arren, badirudi zerbaitek beherantz eginarazten digula. Guk gauzak sortzen ditugu grabitate horren aurka, horixe baita gure formula aurrera egiteko: datorrena datorrela, sortzaileak gara".
Egia esan, ezin da ukatu Zea Mays-ekoak sortzaileak direnik. Disko berri honetako kanta eta konposizioetan, heldutasuna nabari zaio taldeari: "Urte guztiotan bizipen asko pilatu ditugu, eta hori antzeman egiten da. Eraginen aldetik ere, musika asko entzuten eta kontzertu askotara joaten jarraitzen dugu, eta hori ere igartzen da. Alde horretatik, disko hau aurrekoak baino askoz hobea da nire ustez", diosku Aiorak.
Zea Mays rockeroena?
Aurreko diskoetan bezala, kanta gehienak gitarra riff indartsuen gainean eraikita daude. Bateriak eta baxuak lagundutako riff horien gainetik, Aiora kantariaren ahots indartsua nabarmentzen da. Hala ere, aurreko diskoak baino errazagoa da lan berri hau: "Hasieran, dakizun guztia erakutsi nahi izaten duzu abesti bakoitzean. Denborarekin behar hori galdu egiten da, eta garbiago jakiten duzu nota kolpe bakoitza non eta noiz eman behar den, eta horrek sinpletasuna dakar...". Apika, argitasun horrek eraginda, honakoa Zea Mays taldearen disko rockeroena da.
Zea Maysekoek kolaboratzaile apartak izan dituzte disko hau grabatzerakoan. Besteak beste, Doctor Deseo tadeko Francis eta Raul eta Pilt taldeko Rafa Ruedaren laguntza izan dute. "Gozamen hutsa da horrelako lagunak izatea, eta horiek zure lanean hain barruraino sartzea. Diskoa aberastu egin dute", diosku Aiorak.