Ze plan astebururako?

Ze plan astebururako? Konturatu zarete udazkenean sartu berri garela? Eman urtaro berriari merezi duen ongi etorria! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ze-plan-astebururako-88/@@download/image/04_weird_ways_world_autumn_economy_Everste.jpg
2018/09/20
berria
Konturatu zarete udazkenean sartu berri garela? Eman urtaro berriari merezi duen ongi etorria!
Ze plan astebururako?

DONOSTIA: Zinemaldia

Iritsi da urteroko zita! Irailaren 21etik 29ra bitartean, Donostiako 66. Zinemaldiak izar handiak ekarriko ditu hirira. Aurten, Donostia saria jasoko dute Judi Dench, Danny DeVito eta Hirokazu Koreedak, eta horiekin batera, Donostiara etorriko direla baieztatu dute Juliette Binochek, Laetitia Castak, Timothée Chalametek, Ricardo Darínek, Lily-Rose Deppek, Ryan Goslingek, Claire Foyk, Mercedes Moránek, Robert Pattinsonek eta John C. Reillyk, besteak beste.

Jacques Audiard, Alfonso Cuarón, Claire Denis, Bruno Dumont, Louis Garrel, Lucile Hadzihalilovic, Mamoru Hosoda, Kim Jee-Woon, Naomi Kawase, Nadine Labaki, Brillante Mendoza, Peter Strickland eta Felix Van Groeningen zinemagileek Donostian aurkeztuko dituzte beren filmak.

Alexander Payne zuzendari eta gidoilari estatubatuarra izango da Sail Ofizialeko epaimahaiaren presidentea. Urrezko Maskorra emateko deliberazioetan, SidewaysThe Descendants, Nebraska eta Downsizing filmen egile Nahuel Pérez Biscayart, Rossy de Palma aktorea, Agnes Johansen ekoizlea eta Bet Rourich argazki-zuzendaria izango dira. Oraindik ez dakizu zer ikusi? EZ GALDU GAZTEZULO GOMENDIOAK!

 

ERRENTERIA: Atlantikaldia

Irailaren 20tik 23ra, Atlantikaldia jaialdiaren bosgarren edizioa hartuko du Errenteriak. Atlantikaldia 2018 sorkuntza artistiko ezberdinak sustatuko ditu, eta, aurreko urtetako bidetik, Itsas Elkarrizketak indartu eta Itsas Topalekuak mantenduko dituzte.

Aurten gainera, era berezian landuko dira korronte artistiko ezberdinak: estilo eta musika mota ezberdinak plazaratuko dira eta mundu mailako mugimendu kulturalei leihoak irekiko dizkio 2018ko Atlantikaldiak. Kultur topagune den aldetik, kulturen arteko elkartrukeak ahalbidetuko ditu herriko zein kanpoko eragileen arteko elkarlana bultzatuz. Festarako prest? Jarraian kontzertuen egitaraua duzue!

 

BILBO: Bazter Fest

Larunbatean, hilak 22, Bazter Fest Emakumeen Hip Hop jaialdia egingo dute Bilbon. Plan zoragarria, ezta? Aurten agertokia aldatu eta kalera irtengo dira, Bilboko Areatzan ikus-entzule guztiengandik gertu egoteko, jende guztiari eskainitako jarduera ugarirekin eta kontzertuz betetako etengabeko zortzi ordu baino gehiagorekin, toki eta nazioarte mailako artista azpimarragarriekin.

PROGRAMA

LARUNBATA, 22. AREATZAKO KIOSKOAN (BILBO)
10.30- Jaialdiaren hasiera
TAILERRAK
  • 10:30 Dancehall Raquel Koroma
  • 10:30 Muralismoa Bea Aparicio + Marifx Arias
  • 12:00 Boxeoa Nerea Pascual + DJ Txankleta
KONTZERTUAK
  • 13:00 Aiama Music
  • 14:10 Herbalist Fyah
  • 15:20 Zirze
  • 16:30 Vittersweet
  • 17:40 Mad Muasel
  • 18:50 Kenna I
  • 20:30 Kt Gorique
  • 21:30 Dj S. -One

 

GASTEIZ: Muinoko Hotsak: Libe + Jupiter Jon

Bost eurotxo besterik ez dituzu behar ostiral honetan, hilak 21, Libe eta Jupiter Jon taldeen zuzenekoaz gozatzeko Gasteizko Gaztetxean, 21:00etatik aurrera. Zeren zain zaude?

SOPELA: Sopela Kosta Fest

Asteburu guztirako plana! Sopela Kosta Fest jaialdiaren bosgarren edizioa irailaren 20tik 23ra ospatuko dute. Hala, Bizkaiko aipatu udalerrian doako hamar kontzertu eta bestelako ekintzak antolatuko dituzte lau egun horietan.

Zuzeneko guztiak bi egunetan banatuko dituzte. La Sra. Tomasa izango du kartel-buru lehenengo egunak (irailaren 21a), eta El Columpio Asesino bihurtuko da bigarren eguneko (irailaren 22a) protagonista nagusia. Horiekin batera, Travellin' Brothers, Little Band, Grises, Liher, The Icer Company, Moonshakers, Zazkel, Melena eta Tirry & Teri disko-jartzailea arituko dira. Udaletxea dagoen plazan egingo dituzte emanaldi guztiak. Ondo pasa!

IRUÑEA: L'elixir d'amore

Inoiz izan zara opera batean? Bada zure lehen aldia izatera animatu nahi baduzu, opera honekin hastea ideia bikaina da! Ostegunean, hilak 20, 20:00etan, Baluarten duzu zita. Opera honetan, josteta eta sentimenaren arteko nahasketa zentzuduna hunkigarria da. Una furtiva lacrima erromantza, Nemorino gizonezko protagonistak interpretatua, pasarte liriko ezagunenetako bat da eta historiako tenor handi guztiek interpretatu duten aria bat. Sabina Puértolas nafarra lehen mailako interpretatzaileen talde baten burua izango da, eta zuzendaria, Antonello Allemandi. Animatu!

 

DONIBANE LOHIZUNE: Willis Drummond

Larunbatean, hilak 22, galdu ezineko zita duzu Donibane Lohizuneko Akotzen; arratsaldearekin, Willis Drummond taldeak zuzeneko mundiala eskainiko du! Ez galdu!

 

BILBO: Euskal Poesiaren BBK Jardunaldiak

BBK Euskal Poesiaren Asteak hamargarren edizioa beteko du aurten. Egunotan, hurbildu BBK aretora, hauek dituzu zain! Sarrera libre jarlekuak bete arte.

EGITARAUA:

  • Irailak 20:
    • Hitzaren zarata. Javier Corcobado.

  • Irailak 21:
    • Iparraldetik eta hegoalderantz. Itxaro Borda eta Mikel Inuntziaga.