Zer ikusi aurtengo Zinemaldian? hemen #GAZTEZULOgomendioak!

Zer ikusi aurtengo Zinemaldian? hemen #GAZTEZULOgomendioak! Atzerako kontu betean da Donostiako Zinemaldia. Irailaren 21ean hasiko da jaialdia, eta igande honetan jarriko dituzte sarrerak salgai. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zer-ikusi-zinemaldian-hemen-gaztezulogomendioak/@@download/image/ssiff27837_QUIÉN_TE_CANTARÁ.jpg
2018/09/14
berria
Atzerako kontu betean da Donostiako Zinemaldia. Irailaren 21ean hasiko da jaialdia, eta igande honetan jarriko dituzte sarrerak salgai.
Zer ikusi aurtengo Zinemaldian? hemen #GAZTEZULOgomendioak!

Sail Ofiziala, Zinemira, Zabaltegi, Perlak eta abar. Nondik hasi? Zer ikusi eta zer ez? Sail asko, film ugari...eromena! Lasai!

GAZTEZULOn "Zer ikusi Zinemaldian?" atala sortu dugu, igande honetan sarrerak erosterako orduan lasai joan zaitezen!

Sail ofiziala

Sail Ofizialaren onena (eta txarrena), filmak aukeratzerako orduan, kiniela moduko batean jokatuko duzula da. Mundu mailako estreinaldiak izaten dira, beraz sekulako sorpresak eta maisulanak ikusteko aukera izango duzu, baina baita besaulkian lo-kuluxka ederrak botatzeko moduko izenburuak ere! Hauek, gure gomendioak, bi irizpide nagusitan oinarrituz: Alde batetik intuizioa eta bestetik jada ezagunak diren zuzendari ala gidoilariek ematen duten bermea:

 

DANTZA

Zuzendaria: Telmo Esnal

Aktoreak: Amaia Irigoyen, Gari Otamendi, Ainara Ranera, Joseba Astarbe eta Josu Garate

 

ALPHA, THE RIGHT TO KILL

Zuzendaria: Brillante Mendoza

Aktoreak: Allen Dizon, Elijah Filamor eta Baron Geisler

 

BEAUTIFUL BOY

Zuzendaria: Felix Van Groeningen

Aktoreak: Timothée Chalamet, Steve Carell, Maura Tierney eta Amy Ryan

 

EL REINO

Zuzendaria: Rodrigo Sorogoyen

Aktoreak: Antonio de la Torre, Bárbara Lennie, Mónica López, José María Pou, Nacho Fresneda, Ana Wagener eta Luis Zahera

 

HIGH LIFE

Zuzendaria: Claire Denis

Aktoreak: Robert Pattinson, Juliette Binoche, André Benjamin eta Mia Goth

 

QUIÉN TE CANTARÁ

Zuzendaria: Carlos Vermut

Aktoreak: Najwa Nimri, Eva Llorach, Natalia de Molina eta Carme Elías

 

ZINEMIRA

Euskal zinemari eskainitako saila. Pantaila handian Euskara entzutea beti da pozgarria eta gozagarria, beraz sail honetako izenburu guztiak ikustea gomendatzen dizugu, oso-osorik!

20 euskal ekoizpen izango dira aurten Zinemaldian eta horietatik 14 izango dira euskaraz, osorik edo hein batean.

Zinemiran erakutsiko dira, halaber, Izaro (Txuspo Poyo), Lady off (David Rodriguez Losadar), Black is Beltza, Margolaria, Mudar la piel, Gure OroitzapenakLa noche nos lleva (David Gonzalez Rudiez), Errementari (Paul Urkijo), Gallo (Antonio Diaz Huerta), Kutxak (Juanmi Gutierrez), Basque selfie (Joaquin Calderon) eta Bajo la piel del lobo (Samuel Fuentes).

 

zuzendari berriak

Hasiberrien lanak ikusteak, badu berezko xarma bat, baina kasu honetan gomendio bakar bat luzatuko dizugu:

 

OREINA

Zuzendaria: Koldo Almandoz

Aktoreak: Laulad Ahmed, Patxi Bisquert, Ramón Agirre, Iraia Elías eta Erika Olaizola

 

ZABALTEGI-TABAKALERA - Zinemira Kimuak

Zabaltegi Tabakalera Donostia Zinemaldiko lehiaketa-sail irekiena da; ez du araurik, ezta estilo edo denbora mugarik ere: film laburrak, ertainak, luzeak, fikzioa, ez-fikzioa, animazioa, telesailak, ikus-entzunezko instalazioak, etorkizuneko aurkikuntzak nahiz klasiko garaikideak. Begirada eta molde berriak bilatzen dituen zinemarentzat lekua duen sail bat da, eremu ireki eta ausarta benetan.

 

592 METROZ GOITI

Zuzendaria: Maddi Barber

(Dokumentala)

 

PERLAK

Estatu Espainiarren argitaratu gabeko urteko film luze nabarmenen aukeraketa. Sail honetako filmek kritikaren txaloak nahiz sariak jaso dituzte nazioarteko beste zinemaldi batzuetan. Perlak saileko filmak Publikoaren Saria jasotzeko lehiatuko dira. 

 

SE ROKH / 3 FACES
 

Zuzendaria: Jafar Panahi

Aktoreak: Behnaz Jafari, Jafar Panahi eta Marziyeh Rezaei

 

ASH IS PUREST WHITE
 

Zuzendaria: Jia Zhang-ke

Aktoreak: Zhao Tao eta Liao Fan

 

BLACKKKLANSMAN

Zuzendaria: Spike Lee

Aktoreak: John David Washington, Adam Driver, Topher Grace eta Laura Harrier

 

CAPHARNAÜM / CAPERNAUM

Zuzendaria: Nadine Labaki

Aktoreak: Zain Al Rafeea, Yordanos Shiferaw, Boluwatife Treasure Bankole, Kawthar Al Haddad, Fadi Kamel Youssef, Cedra Izam, Alaa Chouchnieh eta Nadine Labaki

 

GIRL

Zuzendaria: Lukas Dhont

Aktoreak: Victor Polster, Arieh Worthalter, Katelijne Damen eta Valentijn Dhaenens

 

PÁJAROS DE VERANO

Zuzendariak: Ciro Guerra , Cristina Gallego  

Aktoreak: Carmiña Martínez, Jose Acosta, Natalia Reyes, Jhon Narváez, José Vicente Cote, Juan Bautista Martínez eta Greider Meza

 

THE SISTERS BROTHERS
 

Zuzendaria: Jacques Audiard

Aktoreak: John C. Reily, Joaquin Phoenix, Jake Gyllenhaal eta Riz Ahmed

 

ROMA 

Zuzendaria: Alfonso Cuarón

Aktoreak: Yalitza Aparicio eta Marina de Tavira

 

ANOTHER DAY OF LIFE

Zuzendariak: Raúl De la Fuente eta Damian Nenow

Aktoreak: Carlota, Comandante Farrusco

 

ZIMNA WOJNA / COLD WAR

Zuzendaria: Pawel Pawlikowski

Aktoreak: Joanna Kulig, Tomasz Kot, Agata Kulesza, Borys Szyc, Jeanne Balibar eta Cédric Kahn

 

CULINARY ZINEMA

 

BIHAR DOK 13

Zuzendariak: Aitor Bereziartua eta Ander Iriarte

(Dokumentala)