Ze plan astebururako?

Ze plan astebururako? Euskal Herri tropikalaz gozatzen? Euria ala eguzkia, hemen dituzue plan pila! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ze-plan-astebururako-31/@@download/image/Captura de pantalla 2017-07-19 a las 13.14.54.png
2017/07/19
berria
Euskal Herri tropikalaz gozatzen? Euria ala eguzkia, hemen dituzue plan pila!
Ze plan astebururako?

DONOSTIA: Badator Heineken Jazzaldia

Asteburu honetan jazz munduko izarrak Donostiara hurbilduko dira, eta Zurriolako hondartza inguruko eszenatokietan musika estilo ezberdinetaz gozatzeko aukera izango duzu 20tik 24ra bitarte. Aukera zabala da Heineken Jazzaldian, baina gure gomendioa dudarik gabe igandeko LUCKY CHOPS!! Ezagutzen al dituzu New Yorkeko metroko izarrak? Informazio gehiago nahi baduzu hemen.

BILBO: O SISTER!

Stompin’ In Joy disko berria aurkeztera dator O Sister! taldea Bilboko Kafe Antzokira. Talde honen estetika erabat bat dator beren rockabilly musika alai eta koloretsuarekin. Ostiralean izango dituzu, hilak 21, 22:00etan. Informazio gehiago nahi duzu, ezta? Sakatu hemen!

 

GASTEIZ: M-FEST

Badugu gurekin M-FEST, emakumeak ikustarazteko festibala! Uztailak 22, larunbata. Aihotz Plazan. 17.30: Artista erakusketa (Dando La Lata, Patricia Garcia, BiMonFer, Gaztedi Neskak Rugby Taldea, Rocio Lopez, Eider Bernaola Fotografia, Oihana Gomez de Segura).


17.30: Zarakatun batukada
18.30: La Basu
19.45: Holy Wilders
21.00: Moonshakers
22.15: Tarantistak DJ´s Ez galdu aukera eta zatoz!

 

LEGAZPI: FreshCool

Tio Teronen Semeak jo-ta-fuego dabiltza udan herriz-herri, FreshCool ikuskizuna eskaintzen. Oraindik ez baduzu ikusi, zita duzu ostegunean, hila k20, Legazpiko kale nagusian!

 

DURANGO: Shakti Olaizola

GAZTEZULOko LABEA atalean aurreratu genuen moduan, ikusgai dago Shakti Olaizolaren 'Baldin bada' zirku eta akrobazia ikuskizun berria! Durangon izango da, 20:00etan, plazan. Ez galdu!

 

SANTURTZI: Zea Mays

Santurtziko Karmengo Jaiak 2017ko egitarauaren barruan, Zea Mays taldeak kontzertua eskainiko du ostegunean, hilak 20, herriko agertoki nagusian, 23:00etan. Aurten 20 urte beteko dira Zea Mays talde bilbotarra sortu zenetik!