Ze plan astebururako?

Ze plan astebururako? Ane Fernandezek dioen moduan, 'txortagiroan' egoteko moduko eguraldi kaxkarra dator; dena den, guk etxetik ateratzeko gonbita luzatzen dizugu! Hemen dira asteruko planik onenak: https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ze-plan-astebururako-22/@@download/image/izaro.jpg
2017/03/30
berria
Ane Fernandezek dioen moduan, 'txortagiroan' egoteko moduko eguraldi kaxkarra dator; dena den, guk etxetik ateratzeko gonbita luzatzen dizugu! Hemen dira asteruko planik onenak:
Ze plan astebururako?

OTXANDIO: KORRIKA BADATOR

Dena dago prest Otxandion 20. KORRIKAri hasiera emateko. 10 egun iraungo dituen festa ibiltarira joango diren furgonetak ere ari dira motorrak berotzen, eta antolatzaileak, prentsako, batzordeetako eta euskaltegietako kideak ere beren lanari azken ukituak ematen ari dira. Horretaz gain, KORRIKA egingo duten milaka eta milaka lagunak beroketak egiten ari dira urduritasuna eta poza sentitzen dutelarik. Gutxi falta da KORRIKA hasteko eta konturatzerako Iruñean izango gara denok azken festan. Ordura arte, ordea, 10 egun ditugu aurretik. Egitarau oso hemen.

 

GASTEIZ: ArgigorriFest!

Apirilak 1, larunbata, egun osoko festa duzu Gasteizko gaztetxean; Argigorri egitasmoarekin bat eginez, musikaz, tailerrez eta jolasez disfrutatzeko aukera duzu, garagardo artesanal bat edota fruta zuku bat hartzen duzun bitartean. Informazio gehiago hemen.

 

BAIONA: Euskarari arnasa eman

Euskara izango da protagonista asteburu honetan Baionan. Martxoak31, ostirala, Josu Landa, Itziar Castrillo eta Gotzon Barandiaranek Errezitaldia. Ametsak ere zain eskainiko dute Zizpa gaztetxean, 20:30etan. Larunbatean berriz, Mintza praktika erraldoia egingo dute leku berean, 15:00etan; euskara ikasten ari direnei hizkuntza praktikatzeko aukera emango diete speed dating jolas baten moduan. Igandean azkenik, Korrika hirira iritsiko da. Hau da egitaraua:


+Egun osoko festa Xaho plazan (xapitopean)
11:00etarik goiti: Mutxikoak, haurren xokoa, Bertso poteoa...
14:00 herri bazkaria Baionan Kantuz-ek alaiturik
>Sartzea, platera, gasna, deserta, arnoa, kafea eta ondokoa 15€
Tokiak atxik 06.89.46.31.15 zenbakira deituz
17:30 KORRIKA badator
18:30 Basa txaranga, taloak eta ostatua Korrikaren alde.

 

TOLOSA: Niña Coyote eta Chico Tornado

GAZTEZULOn oso gogoko dugun bikotea ikusteko aukera paregabea duzu Bonberenean! Bertan izango dira Niña Coyote eta Chico Tornado. Bikote honen zuzenekoak zurrunbilo musikal batean murgilduko zaitu. Larunbatean joko dute, 10:30ean; informazio gehiago hemen.

 

 

BILBO: Vendetta + Hesian: Astindu gorputza!

Zita bikoitza duzu Bilboko Kafe Antzokian; ostegun honetan, hilak 30, VENDETTA taldeak joko du, eta larunbatean berriz, apirilak 1, HESIAN taldea izango da. Ez galdu! Informazioa eta sarrerak hemen.

BILBO: Izaro Loraldian

Gure abeslari kuttunetako batek Loraldian parte hartuko du larunbatean, apirilak 1, 19:00etan. BADOK egunaren baitan, IZARO Mallabiko kantaria ariko da kantu eta poesian. Katea ez da eteten eta euskal musikaren sortzaile berriak atea jotzen dabiltza. Izarok ondo ederto islatzen du gaurko paisaia musikala. Formatu txikian aurkeztuko ditu berak sortutako azken kantuak.



 


TOLOSA: Oskara dantzaldia

Oskara koreografia Tolosako Leidor Antzokira helduko da datorren ostiralean, martxoak 31, XIII. Dantza Zirkuituaren programazioaren barruan. Kukai Dantza eta Marcos Morau/La Veronal konpainien arteko lankidetzaren bidez sortu da koreografia. Ederra!