Niña Coyote eta Chico Tornado: 'Taularen gainean konexio garbia eta zuzena dago gure artean'

Niña Coyote eta Chico Tornado: 'Taularen gainean konexio garbia eta zuzena dago gure artean' https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nina-coyote-eta-chico-tornado-taularen-gainean-konexio-garbia-eta-zuzena-dago-gure-artean/@@download/image/gaztezulo_coyot_1478698043.jpg
2016/11/07
erreportajea

Testua: Zuriñe Maguregi @zmaguregi/ Argazkiak:Galder Izagirre

[AURRERAPENA]: Niña Coyote eta Chico Tornado elkarrizketatu ditugu azaroko 178. alean. Elkarrizketa sakon eta interesgarria eskaini digu musikari bikoteak; dagoeneko kioskoetan aurkituko duzu ale berria, eta bitartean, gozatu aurrerapen txiki honekin!

Koldo Soret eta Usua De La Fuente, 'Ursula Strong' bikoteak osatzen du Niña Coyote eta Chico Tornado rock taldea. 2012an hasi ziren gitarra, ahotsa eta bateriaz jositako soinu desertikoak eraikitzen eta gaur egun 'Pozoi Records' disketxea sortu eta nazioarte mailan ibiltzen dira euren erritmo gordina eta riff sakonak jaialdiz jaialdi jorratuz.

Zuen abentura duela lau bat urte hasi zen eta lehenengo diskoa Verkami crowdfounding plataformaren bidez finantzatu zenuten. Beharra ala nahia izan zen?

Koldo Soret. Argi genuen gure diskoaren ekoizpena guk geuk kontrolatu nahi genuela hasieratik bukaerara arte eta crowdfoundingak aurresalmenta egiteko aukera eman zigun. Izan ere, orduan taldea ez zen oraindik existitzen eta gure proiektua aurkezteko formula ona iruditu zitzaigun.

Ursula Strong. Lan gogorra izan zen, ez baita dirudien bezain erraza. Produkzio lan handia egin behar izan genuen kanpainak iraun zuen bitartean: saldutako material guztia bidali (kamisetak, biniloak, CDak...), tallak kudeatu, posta elektronikoak erantzun... Gaur egun ere, halako eginbeharrek lanaren denbora gehiena kentzen digute. Produzkio lanetan hainbeste denbora ematen baduzue, zenbat denbora geratzen zaizue entseatzeko?

Eta zuen eguneroko bizitzaren zenbatekoa betetzen du taldeak?

K.S.
Momentu honetan taldeak ez digu %100ean bizitzeko ematen, baina agian etorkizunean planetatu genezake... Astean hiru egunez gitarra eta baxu klaseak ematen ditut Goierriko Musika Eskolan eta birak egiteko eszedentzia eskatu behar izaten dut.

U.S. Telebista eta pelikuletan jantzitegiaz arduratu izan naiz. Baina lan horrek ere dedikazio handia eskatzen du eta ezinezkoa zait zuzenekoek eskatzen duten erritmoarekin bateratzea. Ez dakigu %100ean jotzera dedikatu nahi dugun ala ez, beldur puntu bat diogu pauso hori emateari, ez ote garen zuzenekoen esklabu bilakatuko. Momentu honetan nahi dugun lekuetan jotzen dugu eta horretara bakarrik dedikatuko bagina, agian nahi ez ditugun kontzertuetan jotzera behartuta ikusiko genuke geure burua...





Zein da eszenatokia bi instrumetuz bakarrik betetzearen
sekretua?

U.S.
Taularen gainean konexio garbia eta zuzena dago gure artean eta ez dago hori zikintzen duen ezer. Bion arteko energia bideratzeko modua da sekretua.

K.S. Konexio ona izatea errazagoa da bi taldekidez osatutako talde batean, energia eta inplikazio maila bera izatea lortzen dugulako. Taldekide gehiago izango bagina, inplikazioa eta taldearen energia bateratzea zailago litzateke.

Zein litzateke zuen ametsetako kartela musika jaialdi batean?

K.S
. Hildakoak ere bai?

Bai, hildakoek ere balio dute.


K.S. Orduan, Jimmy Hendrix, AC/DC – talde originala–, Negu Gorriak, DUT, Anestesia –oraingo taldearekin ondo–, Kadavar, The Who... U.S. ... eta Black Sabbath, talde originalarekin.

 
Niña Coyote eta Chico Tornadoren elkarrizketra osorik irakurri nahi?


Gustatu al zaizu Niña Coyotek eta Chico Tornadok kontatu digutena?

Bitxikeria mordoa partekatu dute musikari bikoteak gurekin! Gehiago irakurtzeko
gogoekin gelditu bazara, dagoeneko kioskoetan salgai dagoen 178. alean aurkituko dituzu galdera hauen erantzunak:

Ze musika entzuten ari zarete egunotan?

Ze neurri hartuko zenukete bihar bertan agintariak izateko aukera izango bazenute?

Zerk elkartzen zaituzte? Eta zer da urruntzen zaituztena?

Zein da zuen biretako ezinbesteko ekipajea?

Jaso aldizkaria

Urtean 25€

Kultur apur batek ez dizu kalte egingo. Zauden tokian zaudela jaso GAZTEZULO

Harpidetu