Ze plan astebururako?

Ze plan astebururako? Hilabeteari merezi duen moduan agurtzeko planik onenak jarraian! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ze-plan-astebururako-1582794074.38/@@download/image/zeplan_home.jpg
2020/02/27

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Hilabeteari merezi duen moduan agurtzeko planik onenak jarraian!
Ze plan astebururako?

GASTEIZ: Gazte ahotsa Euskal Herrian

Mahaingurua antolatu dute ostegun honetan, hilak 27, 18:00etan, Hala Bedi-ren ondoko lokalean (Bueno Monreak 16). Bertan, komunikazioaren gaur egungo erronken inguruan hausnartuko dute Maider Galardik, Ion Telleriak, Igor Goikoleak eta Garazi Condek, Maialen Kortabarria moderatzaile lanetan arituko delarik. Animatu!

IRUÑEA: IrriZiklo

IrriZiklok umorez betetako euskarazko bost ikuskizun eramango ditu Iruñera. Otsailaren 26an hasi da euskarazko umorezko ikusizunen zikloa Iruñean. Bertsoa eta bakarrizketa uztartzen dituen Ane Labaka eta Beatriz Egizabalen ‘Erradikalak ginen’ antzezlanak zabaldu du martxoak 25era arte luzatuko den egitaraua. 

Emanaldi guztiak Nafarroako Antzerki Eskolan izango dira, 20.00etan. Sarrerak eskolan bertan izango dira salgai 3 eurotan.

DONOSTIA: Hilabeterik Laburrena: Kimuak 2019

Hainbat film eskainiko dituzte ostegun honetan, hilak 27, Tabakaleran: Artiko (Josu Venero eta Jesus Mari Lazkano), El Infierno (Raúl de la Fuente), Labo (Jesús María Palacios), Leyenda Dorada (Ion de Sosa eta Chema García Ibarra), Lursaguak (Izibene Oñederra), Mateoren Ama, (Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga) eta Medvedek (Ainhoa Gutiérrez del Pozo), gozatu!

ELGETA: Eros, eroso, ero

Itziar Rekalde kontalariak Eros, eroso, ero izeneko ipuin erotikoen irakurketa saioa egingo du ostiralean, hilak 28, 22:30ean. Sarrera irekia. Elgetako udal liburutegiak Bibliobero jardueren barruan antolatua.

DURANGO: 40 Minutu Rock

40 Minutu Rock jaialdiak talde ugari bilduko ditu otsailaren 29an Durangoko Landako Gunean. Green Valley, Skakeitan, Soziedad Alkoholika eta Mafalda taldeez gain, Tremenda Jauria, Kaleko Urdangak, Rotten XIII, The Potes, Mocker's, Tribade, Arkada Social eta Tximeleta taldeek osatuko dute aurtengo kartela.  Halaber, honako hauek arituko dira karpa txikia girotzen: Elepunto, Klag klub, Belardi Rockers, Aiala & Mudo, Nikotina & Little Martin Selektah.

10:30ean irekiko dituzte aretoko ateak, eta jarraian hasiko dira kontzertuak.

Sarrerak agortuta daude.

BURLATA: Gu Emakumeok Jaialdia

Burlatako Nosotras Gu Emakumeok jaialdia bi egunetara zabalduko da aurten. Bere laugarren edizioa martxoaren 6an eta 7an ospatuko dute, nahiz eta hasiera batean egun bakarrera mugatzen zen egitaraua.

Lehen saioan Wolfjaw (Britainia Handia), Laura Cox (Estatu frantsesa) eta Jared James Nichols (AEB) musikariak izango dira; bigarren egunean izarra Tahúres Zurdos talde nafarra izango da.