Ze plan astebururako?

URTARRILAK 2
Euskal Herriko Gazte Orkestra “Mahler” interpretatzen (musika)
Non: Principal Antzokia, Gasteiz (Araba)
Ordua: 20:00
Prezioa: 10 euro
Gazte Orkestrarekin batera Maite Arruabarrena mezzo-sopranoa arituko da. Musika klasikoaz gozatuz belaunaldi berrien trebeziaz jabetzeko aukera paregabea.
Käffka (antzerkia)
Non: Errota kultur etxea, Abadiño (Bizkaia)
Ordua: 18:00
Etorkizun distopikoan kokatzen da Kamikaz kolektiboaren antzerki hau. 2049. Gizakiak planetaren baliabide naturalak agortu ditu. Bizi iraun ahal izateko lasterketa bortitz honetan produktibitateak gain hartu die. Botere egarria ase ezina da eta mundu materiala konkistatzea bide bakarra. Sistemarentzako, nerabezaroa kontrolatu beharreko etapa bat da, horretarako nerabeek heziketa berezia jasotzen dute. Pasioak ez du lekurik gizarte berri honetan, eragin ditzakeen arriskua eta kaosa ekidin nahian sortu dira Käffka eremuak.
Habi (musika)
Non: Irati topalekua, Arrasate (Gipuzkoa)
Ordua: 22:30
Prezioa: Doan
Loratu euren lehen lana aurkezten dabil Habi bikotea. Nabarduraz betetako rock dotorez gozatzeko hurbildu Arrasatera.
URTARRILAK 3
Gauekoak (dantza)
Non: Antzoki zaharra, Donostia (Gipuzkoa)
Ordua: 20:00
Prezioa: 15 aldez aurretik, 20 euro bertan
Gauekoak proiektua Jon Maya Sein dantzari eta koreografoaren hausnarketa pertsonal batetik sortutako lana da. Lagun maite eta bereziak batu ditu proiektuan, horien artean da musika sortu duen Xabi Bandini ere. Gainera, eta aurreko lanekin alderatuta, Maya dantzari gisa izango da agertokian ikuskizun honetan. Urtarrilaren 4ean ere leku eta ordu berdinean emanaldia izango da.
Soziedad Alkoholika (musika)
Non: Totem aretoa, Atarrabia (Nafarroa)
Ordua: 20:30
Prezioa: Aldez aurretik 16, bertan 20 euro.
Jada aurkezpenik behar ez duen Soziedad Alkoholika taldea NTN taldearen batera arituko da Totem areto mitikoan. Soinu gogorren zalea bazara ez galdu!
URTARRILAK 4
Martin Zalakain (dantza)
Non: Principal Antzokia, Gasteiz (Araba)
Ordua: 20:30
Prezioa: Aldez aurretik 8, bertan 15 euro.
Argia dantza konpainiak Pio Barojaren eleberri ezagunenetakoan oinarrituta “western karlista” aurkezten digu. Protagonista Martin Zalakain euskalduna da, patuaren mende dangoen abenturazalea.
Kaskezur + Ezpalak (musika)
Non: Sanagustin kulturgunea, Azpeitia (Gipuzkoa)
Ordua: 22:30
Prezioa: Doan
Kaskezur eta Ezpalak taldeak, egungo euskal eszenako harribitxiak dira. Kaskezur “Ihesi doaz animaliak” bere lan berria aurkezten ari da. Ezpalak berriz, Grises taldeko Eñaut Gaztañaga buru duen taldea berria da. Rock alternatibo dotorea eskaintzen du bere lehen diskoa eta hori aurkeztera hurbilduko dira Azpeitira.
Zetak (musika)
Non: Zentral aretoa, Iruñea (Nafarroa)
Ordua: 20:30
Prezioa: Aldez aurretik 12 euro, bertan 15.
Pello Reparaz buru duen Zetak proiektu elektronikoa Iruñean aurkeztuko da zuzenean. Dantza gogoz dagoenarentzat plan polita.
EH Sukarra (musika)
Non: Bonberenea, Tolosa (Gipuzkoa)
Ordua: 22:30
Prezioa: 8 euro
EH Sukarra talde mitikoaren kontzertuaz gozatu ahal izango da Bonberenean. Jada euskaldun guztion bihotzean txoko bat duen taldea da hau, ez galdu!
URTARRILAK 5
Nøgen (musika)
Non: Vitoria Eugenia, Donostia (Gipuzkoa)
Ordua: 20:00
Prezioa: 15 euro
Nøgen taldea zeresana ematen ari da bere Liv Til Døgen diskoarekin. Sortutako ikusminagatik igande honetan kontzertu berezia eskainiko dute Vitoria Eugenia areto ederrean.