Ze plan astebururako?

Ze plan astebururako? Zubia dugu aurretik, beraz, asteburua itzela izango DA! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ze-plan-astebururako-1575457378.35/@@download/image/zeplan_home.jpg
2019/12/04
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Zubia dugu aurretik, beraz, asteburua itzela izango DA!
Ze plan astebururako?

54. DURANGOKO AZOKA

Barkatuko diguzue, baina asteburu honetan plan bakarra gomendatu dezakegu... Durangoko Azoka! Izan ere, ostegunetik igandera bitarte aspertzeko astirik ez duzue izango Durangoko urteroko kultur zitan; hemen dituzue gure gomendioak:

GOIENKALE 41

Eta zer dago bertan bada horren garrantzitsua? Noski, GAZTEZULOren postua! Aurten gauza pila eskainiko dizkizugu; Abenduko zenbaki berezia azal bikoitzarekin (Pello Reparaz eta Izaro Andres), Olrait Studioren ilustrazioek edertutako 2020 Agenda, Eider Iturriagaren argazkiekin osatutako 2020 Egutegia, Kikarakada proiektuko liburu eta tazak... eta gehiago!

OSTEGUNA (hilak 5)

Azokaren lehen eguna indartsu dator! Dakizuenez, ikasleen eguna da, eta horregatik, goiz osoan tailerrak solasaldiak eta bestelakoak antolatuko dituzte ikasleei begira. Eguerdi partean berriz, galdu ezin duzun zita bikoitza izango duzu!

  • ZUT aldizkari digitalaren aurkezpena eta IXA websaila: ZUT aplikazioaren aurkezpena 14:00etan, Kabian. Gazteentzat euskarazko aldizkari digital multimedia azaroan kaleratuko dugu Gaztezuloko lantaldeak eta ADM SL barruan dauden Tokikom, Esguard, Anboto, BAleike, Goiena eta Euskal Herria irratiak. Bertikalean, mugikorretan kontsumitzeko produktua izango da, eta ikus-entzunezkoak izango dira aldizkariaren indar nagusia. Gainera, IXA websaila ere aplikazio barnean izango da.

  • Kikarakada proiektua: Galder Izagirre (Diapositivisme Studio), Gaizka Izagirre (Gaztezulo) eta Oraitz Garcia (Zaporeak) dira proiektu honen egileak, eta Kikarakada proiektua aurkeztuko dute 14:00etan Areto Nagusian. Kikarakada ez da argazki bilduma soil bat, ez eta hitz polit andanez osatutako esaldien segida estetiko bat ere. Liburua eskuetan txokolate kikara bero bat hartzearen parekoa izatea nahi dugu, ez dadin egon inongo haurrik txokolatezko irribarre bat margotzeko aukerarik gabe, ez eta hezkuntza duin baterako eskubiderik gabe ere. Gora txokolatezko irribarreak!

  • Kontzertuak: Ez galdu La Basuren disko aurkezpena 15:40ean Ahotsenean, Willis Drummond-ena 19:00etan leku berean edota En Tol Sarmientoren kontzertua 23:00etan Plateruenan!

 

OSTIRALA (hilak 6)

  • Kontzertuak: Ostiralean zuzenean ikusi ahalko dituzu Zea Mays (11.40 Ahotsenea) eta Zetak (23:00 Plateruena.
  • Solasaldiak: Ahotsenean 13:00etan, Berri Txarrak, Harkaitz Cano, Ibai Arrieta eta Eider Iturriaga mintzatuko dira talde honen amaieraren inguruan.
  • Dantza: Kukai Dantza Taldeak Erritu ikuskizuna eskainiko du Szenatokian, 19:00etan.

 

LARUNBATA (hilak 7)

  • Zinema: Adi, Lara Izagirreren NORA bigarren luzemetraiaren lehen irudiak eskainiko dituzte eta Irudienean, 12:00etan!
  • Telesailak: Ezin duzu galdu Pikuak webseriearen estreinaldia Irudienean 17:45ean! Horrekin batera, Ihesaldia telesailaren aurkezpena ere egingo dute leku berean 19:00etan.
  • Kontzertuak: Ahotsenean 15:00etan Negua lana aurkeztuko du Iker Laurobak. Horrekin batera Physis versus Nomos talde donostiarraren laugarren diskoa Arraro nioenean entzuteko aukera duzu Ahotsenean 18:20ean. Azkenik, gauean Arkada Social izango da Plateruenan, 23:00etan.

 

IGANDEA (hilak 8)

  • Loraldia: Durangoko Azoka ez da kultur plaza bakarra; dakizuenez, Loraldia ere egingo da 2020ean, eta hori aurkezteko bilduko dira Imanol Agirre eta Amaia Ocerin Areto Nagusian 16:30ean.
  • DemaS.A.: Irudienean 18:00etan. 2019ko abenduan, Durangoko Azokan, euskarazko film laburren lehiaketetan aritzen direnentzako, DemaS.A ren bigarren edizioa izango da, Euskaltzaleen Topaguneak antolatuta: sortzaile amateurren arteko dema. Finalisten final handia izango da.
  • Kontzertuak: Azokari agur esateko, ez galdu Maider Zabalegiren emanaldia 20:00etan Plateruenan!