Ikusizko arteetan edo musikan aritzen diren gazteei zuzendutako Gazte Arte eta Gazte Talent lehiaketetan izena emateko epea zabaldu dute

Ikusizko arteetan edo musikan aritzen diren gazteei zuzendutako Gazte Arte eta Gazte Talent lehiaketetan izena emateko epea zabaldu dute Hautatutako gazteek haien lana garatu eta jendaurrean aurkezteko aukera izango dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ikusizko-arteetan-edo-musikan-aritzen-diren-gazteei-zuzendutako-gazte-arte-eta-gazte-talent-lehiaketetan-izena-emateko-epea-zabaldu-dute/@@download/image/pexels-emanuel-pedro-1266938328-32323450.jpg
2026/10/02

Testua: Maitane Legarreta

Hautatutako gazteek haien lana garatu eta jendaurrean aurkezteko aukera izango dute.
Ikusizko arteetan edo musikan aritzen diren gazteei zuzendutako Gazte Arte eta Gazte Talent lehiaketetan izena emateko epea zabaldu dute

Gasteizen edo Araban bizi, ikasi edo lan egiten duten 14 eta 25 urte arteko gazteei zuzendutako ekimena da Gazte Arte. Ikusizko artean aritzen direnek haien proposamenak aurkeztu beharko dituzte, izan pintura, eskultura, ilustrazioa, instalazioa, performancea, arte urbanoa, teknika mistoak, bideoa edo  ehungintza. 

Lau proposamen hautatuko dituzte eta egileek Gasteizko Montehermoso Ur Biltegian garatuko dituzte, publikoari irekitako tailerretan, 2027ko urtarrilaren 2tik 8ra. Ondoren, Jovellanos aretoan erakusketa kolektiboa egingo dute lanekin, urtarrilaren 28tik otsailaren 28ra.

Irabazleek Mel Arranz eta Alba Tojo Gasteizko artisten laguntza izango dute, Gazte Arteren aurreko edizio batean saritutako Ani Chkhartishvilirekin batera, azken hau izango da tutore laguntzailea. 

Gazte Talent musikarientzat
Musikara bideratutako Gazte Talent-ek hamabigarren edizioa izango du aurten, eta Araban eta Trebiñu Konderrian bizi, ikasi edo lan egiten duten 14 eta 35 urte bitarteko talde eta bakarlariek parte har dezakete. Sei proiektu finalista aukeratuko dituzte, eta bi sari nagusi banatuko dituzte, bakoitza 1.000 eurokoa. Horrez gain, 500 euroko bina accesit izango dira euskarazko proposamen onenarentzat eta emakumeen presentzia duen talde edo emakumezko bakarlari onenarentzat.

Horretaz gain, Izaskun Arrue Kulturguneak egonaldi artistikoa eta mentoring-a eskainiko dizkio euskarazko accesita jasotzen duen proposamenari, eta Jimmy Jazz aretoak beste egonaldi bat emango dio sei finalistetako bati. Saritutako proiektuek Andre Maria Zuriaren, Araba Euskarazen eta San Prudentzio jaietako programazioetan parte hartzeko aukera ere izango dute.

Gazte Arterako izen-ematea urriaren 18ra arte egongo da zabalik, eta Gazte Talenterako, berriz, azaroaren 16ra arte.