Ze plan astebururako?

Ze plan astebururako? Euriari eta hotzari aurre egiteko behar duzun guztia aurkituko duzu jarraian! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ze-plan-astebururako-1573118843.57/@@download/image/zeplan_home.jpg
2019/11/07
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Euriari eta hotzari aurre egiteko behar duzun guztia aurkituko duzu jarraian!
Ze plan astebururako?

BILBO: Zinebi

Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak – ZINEBI 61ek azaroaren 8an, arratsaldeko 20:00etan, zabalduko ditu ateak Arriaga AntzokianClaire Simon zinegile frantses eta Wang Bing zuzendari txinatar ospetsuek, edizio honetako Ohorezko Mikeldia hartuko dutenetako bik, jasoko duten omenaldi bereziarekin.

131 herrialdetatik etorrita aurkeztu diren 3.921 film laburretatik, 57 film aukeratu dira Sekzio Ofizialean parte hartzeko, Jaialdiko Sari Nagusia eta fikzio, animazio eta dokumental onenaren Mikeldiak lortzeko borrokan: fikzioa (18), dokumentala (22) eta animazioa (17). Lehiaketarako aukeratu diren lanen artean Estatuko 15 daude, eta horietako 7 euskal zinegileek egindakoak dira. Azaroaren 8an, Arriaga Antzokian, ZINEBI 61eko inaugurazio ekitaldiaren amaieran proiektatuko diren euskal ekoizpen lanak hauek dira:

  • Mateoren ama, Aitor Arregi eta José Mª Goenaga (fikzioa).
  • Regina, Lander Ibarretxe (fikzioa).
  • Anti, Josu Martínez (fikzioa).
  • Medvedek, Ainhoa Gutiérrez (dokumentala).
  • Solo son peces, Paula Iglesias eta Ana Serna (dokumentala).
  • Ártico, Jesús Mª Lazkano eta Josu Venero (dokumentala).
  • Xulia, Lur Olaizola (dokumentala).

EIBAR: "ASIER ERRASTI" EIBARKO FILM LABURREN JAIALDIA

Azaroaren 4tik 9ra bitartean egingo da "Asier Errasti" film labur jaialdiaren XX. edizioa. Edizio honetan, guztira, 171 film labur jaso dira; 158 fikziozko film laburrei dagozkie -7 euskaraz jaso dira eta 14 atzerriko hizkuntzan, eta Eibarko sari nagusia ez da eman aurten- , eta beste 13, berriz, animaziozkoak dira.

AZPEITIA: Euskal antzerki topaketak

Aurten, Azpeitiko Udalak eta Kultur Mahaiak elkarlanean ematen dituzten Sorkuntza Beketako hiru obra estreinatuko dira Antzerki Topaketen baitan. Ostegunetan, 20:00etatik aurrera izango dira saioak dinamoan eta Erika Olaizolaren Panpina, Xanti Agirrezabalaren Satiro, Maite Aizpuruaren umm...mmu eta Esti Curielen 35 huts antzezlanak izango dira ikusgai.

Azaroak 7: Satiro

Azaroak 8: Babesleku arrotzak eta animalia bakartien hotsak

Azaroak 9: Orlac-en eskuak

Azaroak 10: Gizon zoriontsuaren alkandora

IRUÑEA: Bertsoaroa

Iritsi da 2019ko Bertsoaroa. Azaroaren 5ean hasi eta 26ra arte, zortzi emanaldi eskainiko ditu Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak elkarlanean antolatzen duten zikloak. 1991an abiatu zen lankidetza hori, eta horren fruitu da aurtengo eskaintza ere, 29.ena. Beste behin ere, bertsolaritza bere aniztasunean eta kalitate gorenean hurbilduko du zikloak Iruñera.

Ohi bezala, bertsogintza ardatz duten askotariko emanaldiak bilduko ditu aurtengo egitarauak ere, bertsoa publikoarengana molde ezberdinetan gerturatzeko asmoz. Oraingoan, gainera, bi estreinaldi jasoko ditu zikloak. Lehena, Gorria, Miren Amuriza bertsolariaren eta Askoa Exebarrieta dantzariaren proiektua da, bertsolaritza eta flamenkoa lotzen dituena.

  • 'GORRIA', FLAMENKOA ETA BERTSOA

Azaroak 7, osteguna, 19:30ean.
Kondestable Civivoxeko patioan
Bertsolaria: Miren Amuriza
Dantzaria: Askoa Etxebarrieta

BIARRITZ: Euskal hitzorduak

Malandain Ballet Biarritzek Euskal Kultur Erakundearekin batera eta Euskal Hirigune Elkargoaren sostenguaz antolaturik, 4. Euskal Hitzordu hauetan parada ezin hobeak izango dituzu euskarazko askotariko sorkuntzetan murgiltzeko.

Euskal hitzorduak 2019 - Egitaraua (pdf)

EUSKAL HERRIA: Zientzia Club

Umorea, musika eta, noski, zientzia asko, horiek dira Zientzia Club formularen hiru osagaiak. Ideia 2014ko Zientzia Astean estreinatu zen, eta, gainera, hurrengo edizioetan errepikatu zen arrakasta handiarekin. Baina, zer da zehazki Zientzia Club? UPV/EHUko ikertzaileak Zientzia Clubeko arduradun eta protagonistak dira. Bakarrizketa baten, solasaldi baten, ikuskizun baten, edo horren guztiaren nahasketa perfektuaren bidez, haien ikerketez eta gaurkotasuneko gai zientifikoez hitz egingo digute. UPV/EHUn egiten den zientzia eta ikerketa-lana zabaltzeko modu entretenigarria. Asteburuan Euskal Herriko hiriburuetan!