Ze plan astebururako?

IRUÑEA: SAN FERMINAK
Ostiralean, hilak 6, urteroko astebeteko festari hasiera emango diote Iruñean. Baina, ze eskaintza egongo dira aurten? Sanferminak ganoraz ospatzeko, jarraian duzue egitaraua!
DONOSTIA: La Fura Dels Baus, 'Carmina Burana'
30 urteko ibilbidearen ondoren, Carlus Padrissak, La Fura dels Bausen sortzaileetako batek, Carmina Burana bizi-bizi bat asmatu du, non ikus-entzuleak, eszena inarrosleen, efektu berezien eta are urrin udaberrikoen bidez, La Fura dels Baus-en unibertsoan murgiltzen baitira bete-betean. Viktoria Eugenia Antzokian eskainiko dute, datozen egunotan: uztailak 4 eta 5: 20:00etan. Uztailak 6: 18:00etan eta 20:30ean. Uztailak 7: 19:00etan.
ZARAUTZ: KALERKI 2019
Uztailaren 4tik 7ra bitartean Zarauzko Kalerki jaialdiaren 26. edizioa ospatuko da aurten. Bertan, adin guztientzako antzerki, dantza, umore edota musika ikuskizunak eskainiko dira musutruk. Gozatu!
ELORRIO: MUSIKAIRE 2019
Musikaire da ezohiko jaialdi bat; eta bere programa, mazedonia moduko bat.
EGITARAUA: Plaza
Uztailak 5, 22:30ean
- JOSEBA TAPIA: VINT ANYS
Uztailak 6, 22:30ean
- LAS MARAVILLAS DE MALI
BILBO: BILBOKO KALEALDIA 2019
Bilboko Udalak antolatzen duen Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiak-Bilboko Kalealdiak, 20. edizioa ospatuko du aurten, eta kalitate maila bikaina eta aniztasuna erakusten dituen programazioarekin egingo du; izan ere, kaleko arte eszenikoen nazioarteko panoraman lehen mailan dauden zenbait konpainiaren proposamen berrienak bilduko ditu. Uztailaren 1etik 7ra 80 emanaldi izango dira –aurreko edizioan baino %20 gehiago–. Horietako asko, aire zabaleko agertoki handi gisa finkatzen ari den Casilda Iturrizar Parkean izango dira. Jarraian duzue egitarua!
GETXO: GETXO JAZZ
Jazz denboraldia abian jarriko du Getxok uztailaren 3tik 7ra bitartean jazzaldiaren 43. ekitaldian. Aurtengo saio nagusiak lehenengo aldiz izango dira Muxikebarrin, Getxoko arte, kultura eta kongresu zentroan, 21:00etan. Ordainezko kontzertuetan izen handiko artistak jardungo dira: Andrea Motis, Julian Lage, Kenny Barron, Madeleine Peyroux eta Paquito D’Rivera.
GASTEIZ: Dibertikale
Kale ikuskizunen zikloa da honakoa uztailaren lehen hamabostaldian burutzen dena.
Haurrek eta, oro har, familiek goza dezaten da helburua eta horretarako entretenimendu, dibertsio eta parte hartzerako giroa sortzen da, uda garaia aprobetxatuz.
EUSKAL HERRIA:
Txikiren bakarrizketak ezagutzen¿ 40 urte eta aldapan behera niek bakarrizketaz gozatzeko aukera daukazu hil honetan, Euskal Herriko hainbat txokotan: Gozatu!