Ze plan astebururako?

Ze plan astebururako? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ze-plan-astebururako-11/@@download/image/belako_plan_1481883706.jpg
2016/12/13
berria
Ze plan astebururako?

Aurreko zubi luzeak indarberrituta utzizaituenez, jarri pilak eta gastatu energia apur bat asteburu honetako planmoloiekin!

 

DONOSTIA: GAZTEZULOREN BIDEO LEHIAKETA FESTA!

Ostiral honetan, hilak 16, sekulako festa antolatu du GAZTEZULOk Tabakalerako Kutxa Kultur espazioan; 17:00etatik aurrera, aurtengo bideo lehiaketaren sariak banatuko ditugu, eta ondoren, mundu guztiarentzat festa antolatu dugu! Physis Versus Nomos taldeak piztuko du giroa; DOAKO pintxoak eta garagardoak dastatu eta ostiral arratsaldea primeran hasteko plan aparta!

 


BILBO: MENDI FILM FESTIBALA

Aste guztian zehar ibili da Mendi FilmFestibala film eta dokumental sorta eskaintzen. Igandea bitarte, eguneroeskainiko dituzte mendiarekin lotutako zinema lanak. Azkenik, igandean, hilak18, saritutako filmak eskainiko dituzte, eta jaialdia 17:15ean amaituko da,sari banaketaren galarekin. Informazio guztia hemen.

 


TOLOSA: Hi haiz Hi lehiaketa

Tolosalp Topicen bilduko dira ostiralean,hilak 16, Hi Haiz Hi Jaialdia antolatzen dabiltzan Tolosako Orixe etaLaskoraineko 1. Batxiler  eta 2. Batxilergoko ikasleak. Iluntzeko20:00etan hasiko da.

 


GASTEIZ: Rockaren festa handia JimmyJazzaretoan

Adi! Lau eguneko festa antolatu dute GasteizkoJimmyJazz aretoan. Ostegunean, hilak 15, Manel taldea izango dute; ostiralean,hilak 16m The Damned eta Cómo huele! taldeak; larunbatean, hilak 17, Ken Zazpi,eta Igandean, hilak 18, Ramones taldearen inguruko emanaldia. Gehiago jakinnahi? Egin klik hemen.

   



BILBO: KAFE ANTZOKIAK 21 URTE!

Ospakizunez betetako asteburua dugu hau.Bilboko Kafe Antzokiak 21 urte betetzen ditu, eta ospatzeko hainbat kontzertuantolatu dituzte; ostegunean, hilak 15, Bide Ertzean eta Esne Beltza taldeek kontzertu bikoitza eskainiko dute.Ostiralean, hilak 16, Gabriel Aresti Euskaltegiko jaia ospatuko dute, etalarunbatean, hilak 17, Ruper Ordorikak kontzertua emango du. Informazio guztia hemen.





 


DONOSTIA: DONOSTIA 2016 AGURTZEKO FESTA! 

Hiriburutza-urtearen amaiera-asteak momentuludikoena abenduaren 17an biziko du, gauean, Tabakalera Kultura GaraikidearenNazioarteko Zentro osoan barrena antolatu den festa batekin. Publiko guztieiirekitako festa bat izango da, eta bertan kontzertuak, DJ-saioak, proiekzioak,etab. eskainiko dira hiru orduz.

 


DONOSTIA: BELAKO-MUSIK BOX FESTIBALA

    Euskotren geltokia (Easo plaza)

    Larunbata, hilak 17, 20:00

Bidaia oso berezi eta misteriotsu batekinamaituko dugu. Belakoren kontzertuak amaiera emango dio urte osoko programahoni, eta egunean bertan emango da ezagutzera zein eszenatokitan gertatuko den.Sarrerak eskuratzen dituztenek Donostiako Easo plazako Euskotren geltokira joanbeharko dute 20:00etan, eta bertan esango zaie zein geltokitan jaitsi beharkoduten eta plano bat eskainiko zaie eszenatokia bilatzeko.

 

 

TOLOSA: BONBERENEA 19 URTE!

Bonbereneak hilabete guztian ospatuko ditubere 19 urteak. Asteburu honetan ere, hainbat ekimen jarriko dituzte martxan.Ostiralean, hilak 16, Kokein eta Highlights izango dira 22:30ean. Larunbateanaldiz, hilak 17, 11:00etan Bonberenea Txaranga Kalejira egingo dute, eta14:30ean Bazkaria. Jakin gehiago.