'MAITASUNAREN INDARRA' bozkatuena Bideo Lehiaketan

'MAITASUNAREN INDARRA' bozkatuena Bideo Lehiaketan https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/11/29
berria
'MAITASUNAREN INDARRA' bozkatuena Bideo Lehiaketan
Pobreziaren inguruan oinarritutako txuri beltzean egindako bideoak irabazi du publikoaren saria aurtengo Bideo Lehiaketan. Abenduaren 16an jakinaraziko da epaimahaiaren erabakia, eta Tabakaleran egingo den festan banatuko dira sari guztiak. Zorionak!

‘Maitasunaren Indarra’ bideoa aukeratu duzue guztien artean onena bezala. Boto gehien lortu dituen bideoa izanik, GAZTEZULOren saria irabazi dute egileek. Gainontzekoak adi, epaimahaiaren saria abenduaren 16an jakinaraziko baitugu, Tabakaleran egingo dugun festa, 17:00etan. Gogoratu irabazleak 1.200 euro jasoko dituela!

BOTOAK:

1) MAITASUNAREN INDARRA: 291

2) AZTARNAK: 173

3) EGUN-ERO: 119

4) ARRRAINOPOLA: 116

5) EZUSTEKO DEIA: 34

6) TXOMIN: 23

7) GORDIN: 9

8) MARRA BAT: 6

9) OROITEZIN: 4

10) DENBORAREN JOLASAK: 0