Zaldi Eroa: "Tiretako batzuk, serio hartzekoak dira"

Egunero, umore dosi bat dakarkigu Zaldi Eroak Berria egunkarian "De rerum natura" atalaren bitartez. Orain, komiki horien bilduma argitaratu du Elkar argitaletxearekin.
Barkatuko diguzu, baina harritu egiten du Erriberan jaiotako gizasemea euskara txukunean komikiak egiten ikusteak
Hara, Erriberan jaio nintzen, baina Iruñean ikastolan ikasi nuen, eta geroztik halako euskalduntasun sendo bat gorpuztu dut; halako birus erasokor baten menpe bizi naiz, euskararena, eta, nahiz eta UPNko agintariek horrelakoak ekidin nahian aritu, pentsatzen dut gehiago ere zabalduko dela Nafarroan, eta beste erriberatar asko pozoindu eta gaixotuko dituela.
Pertsonaia gogoangarri askotxo sortu duzu. Nondik ateratakoak dira, kaletik, tabernetatik, telebistatik, zure ametsen batetik ?
Era guztietakoak ditut. Aipatu dituzun leku horietatik atera ditut, eta baita beste batzuetatik ere: nire beldurretatik, gramatikatik, nire amodioetatik.... Kontzeptuak gorpuzteko erabiltzen ditut sarritan. Kontzeptuetaz gordinki hitz egiteak beldurra emango balitz bezala. Panpinen ahotan jartzen ditut burutazioak...
Benetako pertsonaiak ere nahasten dituzu zeuk asmatutakoekin. Zergatik?
Pertsonaiak direlako, pertsonak baino. Niri kostatu egiten zait benetako pertsona bat marraztea, eta bere gauzez barre egitea. Baina pertsona hori bere karikatura denean, gauza puztua, Sarkozy, Barcina edo Sebastian Iruñeko artzapezpikuarekin gertatzen den bezala, lasai asko marrazten ditut. Ni neu, pentsatzen hasia naiz, karikaturetako pertsonaia naiz! (horrexegatik ateratzen naiz nire komikietan).
"De rerum natura", nahiko izenburu filosofikoa Serio hartu behar ditugu zure tirak?
Bada... bai, batzuk bai, bederen. Ni oso ideologizatuta nago, eta horrela idatzita, gauza nazkagarri eta txarra eman lezake, baina ardi saldoen garaietan bizi garelako da. Eta ardi batek, "baaaaa!" egin ordez, filosofatzen hasten denean... malo! Gauza serioa da hori, dudarik gabe.
Zer abantaila eta zer desabantaila dauka komikiak errealitatea agertzeko (kritikatzeko) garaian? Espazio murritzegia da, beharbada?
Bai. Espazioak asko mugatzen zaitu. Alde batetik gauza asko ongi adieraztea galarazten dizu, baina, beste aldetik, zure lana destilatzeko eta litro bat zena lau tantetan biltzeko, gakoa bilatzeko, balio dizu. Ametsa tanta bakar batekin mundu bat irudikatzea litzateke, noski. (Hau bera nahiko ongi destilatua atera zait!).
Hainbat egunkaritako komikilariei aditu diegu, eurak direla nahi dutena esan dezaketen bertako langile bakarrak, edo behintzat, askoz askatasun handiagoa daukatela kazetariek baino. Zergatik? Komikigileari dena barkatu ahal zaio?
Halako zer edo zer badago, bai. Uste dut garai bateko bufoien papera betetzen dugula. Baina kuriosoa da, zenbaitetan gauza batzuk ezin daitezkeela marraztu, baina bai idatzi. Zuk Jesukristo biluzik zegoela idatz dezakezu lasai asko, baina marrazkia askoz ere gogorragoa da, esate baterako.
Antzekoak dira, zerbaitetan, Patxi Huarte eta Zaldi Eroa?
Oso antzekoak dira, ia-ia berdinak. Benetan. Begi-kolpe batean, pertsona bera dirudite.