Xilaba txapelketa etetea erabaki da

Xilaba txapelketa etetea erabaki da Bertsularien lagunak elkarteak aurtengo martxan zen, Xilaba txapelketa etetea erabaki du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/xilaba-txapelketa-etetea-erabaki-da/@@download/image/xilaba20.jpg
2020/11/03

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Bertsularien lagunak elkarteak aurtengo martxan zen, Xilaba txapelketa etetea erabaki du.
Xilaba txapelketa etetea erabaki da

Iparraldean joan den ostegunean iragarritako konfinamendu neurriengatik erabaki dute txapelketa bertan behera uztea. Kultura segurua dela sinetsirik garaian garaiko baldintzek ahalbidetzen duten heinean, bertsolaritza sustatzen segituko dugu, adierazi dute antolatzaileek, baina oraingoz Xilaba ez da ospatuko. 

Alta, Bertsularien lagunak elkarteaka azpimarratu nahi izan dute txapelketak iraun duen bitartean harrera ona izan duela parte-hartzaile zein entzuleen aldetik: Ohar honen bidez, txapelketa hau egingarria izaten lagundu gaituzten guztiak eskertu nahi ditu Bertsularien Lagunak elkarteak. Mila esker, beraz, saioetarako gelak gure esku utzi dituzuen Herriko Etxeei, mila esker antolaketan lagundu gaituzuen lagunei, mila esker aretoak bete dituzuen bertsozaleei eta prefosta mila esker bertsolari, gai emaile eta epaileei. Zuei guztiei esker bertsoa eta, oro har, kultura segurua dela frogatu ahal izan dugu. Zuek gabe ezinezkoa izanen zen Xilaba 2020 antolatzea.

Kultura segurua dela sinetsirik, bertsolaritza sustatzen jarraituko dutela azpimarratu dute, eta garaian garaiko baldintzek ahalbidetzen duten heinean, bertsoa eta Xilaba plazetara itzuliko direla. Bertso plazan zein txapelketan, laster zurekin plazan elkartzea espero dugu, bukatu dute.