Xila Pilström: Ajuria Enea Gaztetxe bihurtuko nuke

Xila Pilström finlandiarra da, duela bederatzi urte Euskal Herrira iritsi zen eta gaur egun Donostiako Egia auzoan bizi da. Okupa izandakoa, hamaika gizarte mugimendutan ibilia eta saltsa guztietako perrexila, Xila ia-ia euskara hutsez bizi da. Bera bezalako beste gazte asko daude Euskal Herrian. Guk Xilarekin berba egin dugu.
Euskal Herrian gustura bizi omen zara. Esan iezazkiguzu, hala ere, atsegin ez dituzun Euskal Herriko hiru gauza.
Lehenik, egungo giro eta gatazka politikoa. Bigarrenik, etxebizitzak oso garestiak direla; Donostian, behintzat, 20 milioi pezetarekin ez dago etxebizitza bat erosterik. Azkenik, hemen ez dagoela apenas sauna finlandiarrik.
Goazen orain topikoekin. Batetik, Euskal Herria parrandan ibiltzeko toki ona da.
Bai, hala da. Urte osoan, sagardotegiak direla, Santo Tomas eguna dela edo beste festa batzuk direla, beti dago parrandan ibiltzeko aukera. Gero, udan, saindu zerrenda amaigabea dugu. Euskal Herrian saindu mordoa dago eta denen inguruan, jaiak egiten dira. Finlandian, berriz, herri protestantea denez, ez dago saindurik eta beraz, askoz festa gutxiago daude.
Beste topiko bat: Euskal Herrian ez da ligatzen, euskaldunok oso hotzak gara neska-mutil kontuetan.
Ez zait iruditzen euskaldunak hotzak direnik, ez, behinik behin, finlandiarrekin alderatuta. Beharbada, andaluziar batek kontrakoa esango luke. Hemen ligatu ligatzen da. Kontua da gazteak berandu arte bizi ohi direla gurasoekin eta oso zaila dela neska edo mutil laguna gurasoen etxera eramatea.
Euskal Herriko gazteria ondoen antolatuta dago Europa osoan. Egia al da?
Baliteke hala izatea. Hemen gizarte talde ugari dago: gastronomian, politikan, kirolean, aisialdian Badago mugimendua eta jendea gauzak antolatzeko prest dago. Zalantzarik gabe, Europako beste herri askorekin alderatuta, Euskal Herrian gazteak ondo antolatuta daude.
Ia-ia erabat euskaraz bizi zara. Gazte koadrila askotan, ordea, denak euskaldunak izan arren, erdaraz egiteko ohitura handia dago. Zer deritzozu?
Nire lagun askorekin ere halaxe gertatzen da. Ni beraiekin euskaraz mintzatzen naiz, baina alde egiten dudanean, beraiek erdarara jotzen dute. Batzuetan alferkeria da; erdaraz hobeto moldatzen direla diote Jendeak euskaraz mintzatzearen garrantziaz jabetu behar du, bestela hizkuntzarenak egingo du; administrazioan, banketxean, janari dendetan euskaraz eskatu behar dugu.
Okupa izan zara. Okupazioa etxebizitzaren arazoaren irtenbidea al da?
Izan beharko luke. Etxeak ikaragarri garestiak dira eta asko, gainera, hutsik daude. Euskal Herrian oso zaila da etxebizitza bat erostea edo alokairuan hartzea.
Okupazioa, hala ere, gainbeheran dagoela dirudi.
Zoritxarrez, bai. Garai batean, ni Donostiara iritsi nintzenean, hainbeste etxe okupatu egoteak harritu ninduen: Zapatari, Martutenekoa... Izan ere, Donostiak hiri "pijo" samarra izateko ospea izan du beti. Gaur egun, ordea, ia ez da etxe okupaturik geratzen Donostian; gauza bera gertatu da Euskal Herriko beste herri batzuetan ere.
EAEko azken hauteskundeei begira, Juan Jose Ibarretxe lehendakaria Ajuria Eneko okupa zela esan zuten PPko gazteek. Zuk Ajuria Enea okupatuko bazenu, zer egingo zenuke?
Ajuria Enean etxebizitza merkeak egingo nituzke, baita euskal kultura sustatzeko kafe antzoki moduko bat ere, eta gizarte mugimenduentzako lokalak jarriko nituzke. Gaztetxe bihurtuko nuke Ajuria Enea. Lehendakari bezala, bestalde, gauza asko egingo nituzke, babes ofizialeko etxebizitza bat eskuratu ahal izateko eskatu ohi den gutxieneko diru irabazia jaitsi edo kendu, adibidez. Gaur egun, gutxieneko diru irabazia altuegia da eta horrek ez du ez hanka, ez bururik. Nik neuk, esaterako, nire soldatarekin, ezin dut babes ofizialeko etxebizitzarik eskatu.
Unibertsitatean lan egiten duzu, batik bat, kanpotik EHUra etorritako ikasleekin. Ikasle trukaketek gurasoen etxetik ahalik eta urrunen joateko eta parranda itzelak egiteko baino zerbait gehiagorako balio al dute?
Bai, kanpora ateratzea eta beste herri eta bizimodu bat ezagutzea oso aberasgarria da. Nire ustez, 20 urteko gazte guztiek urtebetez kanpora joan beharko lukete derrigorrez, administrazioak diruz lagunduta.
Non ikasten da gehiago bizitzari buruz, klasean ala fakultateko kafetegian?
Askok kafetegian, bertan ordu asko pasatzen dituzte eta. Dena den, horrek ez du esan nahi gero klasean ezer ikasten ez dutenik.