XIII. GAZTEZULO Bideo Lehiaketako sari banaketa zuzenean Twitchen!

XIII. GAZTEZULO Bideo Lehiaketako sari banaketa zuzenean Twitchen! Ekainaren 29an (asteazkena) gaueko 20:00etan, zuzenean TWITCH plataforma bidez XIII. GAZTEZULO Bideo Lehiaketako irabazleak zeintzuk diren ezagutzera emango dugu. Luxuzko aurkezle eta gidaria izango dugu gainera: Jokin Pedreño (Gasteiz, 1996) euskal sortzailea. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/xiii-gaztezulo-bideo-lehiaketako-sari-banaketa-zuzenean-twitch-bidez/@@download/image/bideo_lehiaketa_twich.jpg
2022/06/15
Ekainaren 29an (asteazkena) gaueko 20:00etan, zuzenean TWITCH plataforma bidez XIII. GAZTEZULO Bideo Lehiaketako irabazleak zeintzuk diren ezagutzera emango dugu. Luxuzko aurkezle eta gidaria izango dugu gainera: Jokin Pedreño (Gasteiz, 1996) euskal sortzailea.
XIII. GAZTEZULO Bideo Lehiaketako sari banaketa zuzenean Twitchen!

Aurten bigarren aldiz TWITCH bidezko sari banaketa egingo dugu geure kanalean. 17 izan dira guztira aurkeztu diren lanak eta sari banaketa ekitaldian hiru sari banatuko ditugu Azkue Fundazioaren eta Danobatgroup-en babesletzari esker, 1.200 eurokoa (lehena), 300 eurokoa (bigarrena) eta GAZTEZULO produktu + opari sorta (publikoaren saria). Hemen aurkeztu diren lan guztiak ikusgai.

AURKEZLEA

Ekitaldian irabazleekin zuzenean konektatuko dugu, epaimahaikideen hitzak jasoko ditugu eta aurkeztu dituzten lanen irudiak ikusteko aukera izango duzu. Saioaren aurkezle eta gidaria Jokin Pedreño (Gasteiz, 1996)  irakasle eta euskal sortzailea izango da. Sareetan KafearenSemea ezizenez ezaguna dena, bereziki Twitterren, TikToken eta Twitchen.

 

Epaimahaia

Hiru adituk osatutako epaimahaiak lanak ikusi eta baloratu ditu kalitate teknikoa, originaltasuna eta sormena kontuan hartuta. Aurtengoan Olaia Urtiaga kazetaria (Donostia, 1983), Ibai Zabala ikus-entzunezko teknikaria (Lekeitio, 1996) eta Marga Berra  grafista (Baiona, 1990) izan ditugu lan hori burutzen.

 

SARI BANAKETA

Non: GAZTEZULOko twitch kanalean (hemen)

 

 

Zeintzuk izango dira aurtengo irabazleak?