Gaizka Izagirreren telesail gomendioa: 'A thousand blows'

Gaizka Izagirreren telesail gomendioa: 'A thousand blows' Telesail eta zinemazalea bazara, adi! Gaizka Izagirre adituak azkeneko telesail eta filmei buruzko iritzia emango dizu, zer ikusi erabakitzen laguntzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaizka-izagirreren-telesail-gomendioa-a-thousand-blows/@@download/image/Pantaila-argazkia 2025-07-02 175330.png
2025/07/03

Testua: Gaizka Izagirre

Telesail eta zinemazalea bazara, adi! Gaizka Izagirre adituak azkeneko telesail eta filmei buruzko iritzia emango dizu, zer ikusi erabakitzen laguntzeko.
Gaizka Izagirreren telesail gomendioa: 'A thousand blows'

'A THOUSAND BLOWS’
⭐⭐⭐
(3/5)
Steven Knight
6 atal / Disney +

Peaky Blinders telesailaren sortzailearen (Steven Knight) proposamen berria da, eta XIX. mendeko Londres grisean murgilduko zaitu. Jamaikako bi etorkin gazte dira istorioaren protagonistak: Hezekiah Moscow eta Alec Munroe. Peaky Blinders-en alderdi tematikoak zein estetikoak partekatuko dituen proposamena da. Ekoizpen diseinua itzela da; garai horretako lokatz, kirats eta gordintasunean bete-betean murgilduko du ikuslea. Musikaren alorra ere oso deigarria da, eta nortasuna eransten dio lanari. Bi telesailek badituzte bertuteak, baina baita ahultasunak ere: basakeria, une batzuetan, nahiko debaldekoa da, indarkeria apur bat erromantizatu egiten da, eta zenbait egoera gehiegizkoak dira, sinesgaitz samarrak. Boxeoaz harago, arrazakeria, klase borroka, etorkinen aurkako diskriminazioa eta horrelako gai sakonak aztertuko dituen telesail oso entretenigarria da.

Onena: Giropen lana.
Gustatuko zaizu gustatzen bazaizu: Peaky Blinders (Steven Knight, 2013-2022).