“Women of Africa”

“Women of Africa” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/women-of-africa/@@download/image/50p14-3.jpg
2005/03/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
Askoren artean
50.zenbakia
“Women of Africa”
Posible ote da Afrika bezalako lurralde handi eta aberatsean bizi diren emakumeen ahotsak disko bakarrean laburbiltzea? Ezinezkoa da! Helburu horretatik urrun, Putumayo diskoetxeak Afrikako edertasunaren zati txiki bat eskaintzen digu, berriro. Orain, Afrikako hainbat herrialdetako emakumeen ahots eder eta souleroak bildu ditu, eta merezi duten arreta eskaini die. Bestalde, azpimarratzekoa da diskoaren barruko liburuxkan, abeslari eta kantei buruzko informazioa ematen dela hainbat hizkuntzatan. Argazkiak ere badakartza, gainera. Beste bi puxtarri Putumayorentzat.