Wikileaks, informazio askea

Joan den urtean albistegi guztien ahotan izan zen Wikileaks eta Julian Assange afera. Izan ere, egitasmo hau ez da agintari eta boteretsuen gustukoa. Oztopoak oztopo, ordea, Wikileaks XXI. Mendeko kazetaritzarekin eta informazio jarioarekin loturiko fenomeno garrantsitsuenetako bat bilakatu da.
Wikileaks kontzeptua bera oso sinplea da, nahiz eta berau gauzatzeko erabili diren bitarteko teknikoak konplexuagoak izan. Administrazioei lotutako informazio ezkutua duen edonork dokumentu horiek modu anonimoan bidaltzeko aukera du, ondoren Wikileaks-eko arduradunek erabaki dezaten argitaragarria den ala ez.
Giltzapeko informazioaren filtrazioa ez da gauza berria. Egunkariek eta bestelako hedabideek maiz argitaratzen dituzte filtratutako informazio interesatuak. Baina hedabideek ere botere ezberdinekiko lotura dute, Wikileaksek ez bezala.
Komunikabideen eta, ondorioz, kazetarien lana gertatzen denaren inguruan informatzea ez ezik, botere politikoaren jarduera kontrolatzea ere bada. Baina Julian Assange Wikileakseko arduradun nagusiak aipatu izan duen legez, eginbehar hori aspaldi usteldu da, hedabideek dituzten lotura ekonomiko, politiko nahiz ideologikoen ondorioz.
Internetek, baina, informazioaren jario librea ahalbidetzen du, hedabide eta enpresa handien mende egon gabe. Eta hori da Wikileaksek bere egitasmoa aurrera eramateko baliatu duen ezaugarri nagusia. Gaur egun edonork argazkiak, bideoak eta testuak argitaratzeko gaitasuna duen bezala, gobernuen eta bestelako botereguneen isilpeko dokumentuak ere argitaratzeko ahalmena du (esku artean izanez gero, jakina).
Wikileaksek hori modu pribatuan egiteko sistema abian jarri besterik ez du egin (eta ez da gutxi). Barne funtzionamenduaren segurtasun neurriek ziurtatzen baitute informazioa bidaltzen duenaren anonimotasuna, lehenago aipatu ditugun bitarteko teknikoak erabiliz.
Hautsak harrotu ditu Wikileaks aferak, batez ere munduko estatu boteretsuenean eta agintarien artean. Izan ere, orain arte gorabeherak gorabehera kontrolpean zuten informazioa aireratzea lortu du Wikileaksek. "Kable" horien artean badira berebiziko garrantzia ez duten dokumentuak, baina beste asko estatuen jardun ezkutu eta ilunaren erakusle dira.
Alegia, Wikileaksek askok eta askok, maiz frogarik gabe, susmatzen genituen gauzak utzi ditu agerian, eta horregatik ekin diote Assangeren aurkako kanpaina bortitzari.
Erasoak eraso, ez dute lortu ez Wikileaks bera deuseztea eta are gutxiago Wikileaksek agerian utzi duen egia txikitzea. Herritarrok eskubidea dugu, agintariak aukeratu eta geure diruz ordaintzen ditugun heinean, gobernuek egiten dutenaren informazio osoa eskuratu eta aztertzeko. Eta Administrazioak hori egin artean (Open Government delakoa) Wikileaks bezalako egitasmoak behar-beharrezkoak dira.
Juan Gomez-Jurado idazle eta kazetari espainiarrak bere liburuetako bat debalde deskargatzeko moduan jarri du Interneten. Trukean liburua deskargatu dutenei Save The Children erakundeari euro bateko dohaina egiteko eskatu die. Sinde legearen garaian, harrigarria baino gehiago, ekimen txalogarria: http://www.1libro1euro.com
Internauta euskaldunek #euskalporn etiketa darabilen memea abiatu dute Twitterren. Euskarazko esamolde, kantuen hitz, atsotitz eta bestelakoak moldatu eta esanahi sexuala jartzea da gakoa. http://eu.umap.eu/euskalporn/

Gipuzkoa O Zabor plataformak flash mob-a grabatuko du martxoaren 20an Zubietan, errauskailuaren lanak atzera ditzaten. 2.000 lagun bildu nahi dituzte, 'Dantzan jarriko ditugu' lelopean, eta hain justu hori egingo dute: dantza. Entseguetara joaterik ez duenak badu koreografia Internet bidez ikastea: http://www.gipuzkoazz.com/zerozabor/flash-mob

HARRITU GAITU

KATXONDOENA
Internauta euskaldunek #euskalporn etiketa darabilen memea abiatu dute Twitterren. Euskarazko esamolde, kantuen hitz, atsotitz eta bestelakoak moldatu eta esanahi sexuala jartzea da gakoa. http://eu.umap.eu/euskalporn/
INFORMAZIO BILA