Web kamera buruan... ibili munduan

Web kamerek hamaika toki ikusteko aukera ematen digute, etxetik atera ere egin gabe. Askok kamera hauen kontrako iritzia dute, gizabanakoen pribatutasuna hautsi dezaketelakoan.
Horretaz konturatzen ez garen arren, gero eta kamera gehiago dago gure inguruan. XXI. mendean sartu berriak garen honetan, irudi du George Orwell idazlearen aurreikuspen beltzenak bete daitezkeela, eta gu guztion bizitza kontrolatuko duen Anaia Handiak kamera itxura hartu duela.
Izan ere, kamerek erabilera okerra izan dezakete maiz; gizabanakoen askatasuna urratzen denean, batez ere. Beste batzuetan, aldiz, kamerak modu on eta irudimentsuan erabil daitezke. Esaterako, Euskal Herriko txoko asko bisita daitezke etxetik mugitu gabe.
Donostia begibistan
Adibidez, Donostiara hondartzara joan nahi bagenu, eta aldez aurretik eguraldiaren berri izan nahi bagenu, http://web.jet.es/thori/webcam.htm orrialdera jotzea litzateke aukeretako bat. Web orrialde horretan Zurriola hondartza ikus dezakegu, eta baita Donostiako Miramongo gainean kokatua dagoen web kamera batek jasotzen dituen irudiak, eta Kontxako hondartzako irudiak ere.
Bilbo aurrez aurre
Bizkaian ere ez da falta web kamerarik. www.move.to/bilbao web orrian, adibidez, Bilboko toki asko ikus ditzakezue. Horien artean daude Arenaleko zubia, Moyua Plaza, Erzilla kalea eta abar. Bilboko irudi gehiago ikusi nahi badituzu, ondorengo helbidea jo dezakezu: http://eitb.com/zerbitzuak/webcam/bilbo.asp?hizk=eu
Gasteizko ikuspegia
Gasteizen ere badira horrelako web kamerak. eitb.com/zerbitzuak/webcam/gasteiz.asp?hizk=eu. orrialdean, adibidez, EITBren Gasteizko egoitzatik hartutako irudiak topatuko dituzu.
Iruñeko bihotza
www.100megas.com/pamplona.html. orrialdera joz gero, Iruñeko Gaztelu plaza ospetsua ikus ahal izango duzu. Nafarroako Irache upeltegian ere, web kamera bat paratu dute baina, tamalez, oraindik ez da asmatu ardoa internetez dastatu eta usaintzea ahalbideratzen duen sistema iraultzailea-.
www.irache.com/hfowc.htm orrialdean topatuko dituzu upelategi horretako irudiak. Ardoa zuk jarri beharko duzu, noski.
Ipar Euskal Herria
http://viewsurfattitude.com web orrialdean, Donibane Loitzune, Miarritze eta Angeluko irudiak kausitu dituzu. Dena den, erabiltzaile-izena eman behar da web kamera horietako batzuetan sartzeko. Hala ere, izen ematea dohainik da.
Eiffel dorretik Ness lakura
Euskal Herritik at ere, gauza bitxi ugari aurki ditzakegu.
www.earthcam.com/usa/newyork/intrepid/ orrialdean, AEBetako hegazkin-ontzi batean kokatutako web kamera batek jasotako irudiak azalduko zaizkizu.
Parisera joan gabe, Eiffel dorrea ikusi ahalko duzu www.paris-live.com. orrian. Aldiz, Ness lakuko piztiaren afera amaigabeak erakartzen baldin bazaitu, www.lochness.co.uk/livecam/ orrialdean lakuko irudiak topatuko dituzu.
Niagarako jauziak eta marmokak
Ness lakutik urruti antzera, busti samar jarraituko dugu Niagarako ur jauzietara joz gero: www.fallsview.com/Stream/HiResRefresh.shtml. Marmoka aquarium batean ere sar gaitezke batere busti eta arriskurik hartu gabe, www.aquarium.org/jellies/jellycam.htm orrialdeko web kameraren bitartez. Dena den, ohartxo bat: ezer ikusten ez baduzue, aquariumeko argiak itzali dituztelako izango da.
Web kameren bildulekuak
Web kamera solte horietaz aparte, hainbat web kameren helbideak bateratzen dituzten orrialdeak ere badira. www.mondellolido.it/webcam/webcam.htm orrialdean, esaterako, web kamera interesgarri asko aurkitu ditzakezu. Aipatu orrialdean, adibidez, Venezia, New York, Bartzelona eta munduko beste leku askotan kokatutako web kamerak ikusgai daude.
http://webcams.tf1.fr. orrialdean bidaia birtual ederrak egin daitezke. Sistema zein den? Munduko web kameren mapa batean, nahi dugun tokian sakatu eta aurrera! Ondorengo honetan, aldiz, 59 web kamera ditugu eskura: www.100mejores.com/camaras.htm.
Era guztietako iritziak
Hala ere, web kameren gaiak zeresana ematen du beti. Aurkako eta aldeko iritziak daude. Indymediak www.euskalherria.indymedia.org/eu/2005/01/18808.shtml orrialdean erakusten duenez, etxean bertan ikus dezakegu zenbait zaintze kamera pribatu eta publikok grabatutakoa. Horrek erabat hausten du pertsonaren pribatutasuna.
Izugarri kezkagarria da: gure etxean supermerkatu bateko kamerak jasotakoa ikusi ahal dugu!
www.cybereuskadi.com
Euskal Herriko egoera teknologiko komunikatiboari buruzko buletin elektroniko interesgarria da honakoa. Buletina zure posta elektronikoan jasotzeko aukera ematen du.
www.stoptortura.com
TAT (Torturaren Aurkako Taldea) elkartearen web orrialdea. Torturak, betirako desagertu beharko lukeen gaitz horrek, isla gutxi izaten du komunikabide ofizialetan. Orrialde honek salaketa funtzio garrantzitsua betetzen du.

Ezinbestekoak