Uztailean EHZ jaialdia ospatu dadin lanean dabiltza

Uztailean EHZ jaialdia ospatu dadin lanean dabiltza Iparraldeko Euskal Herria Zuzenean jaialdia gauzatzeko lanean ari dira antolatzaileak. Uztailaren 2, 3 eta 4an ospatuko litzateke. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/uztailean-ehz-jaialdia-gauzatu-dadin-lanean-dabiltza/@@download/image/EHZ_Irisarri.jpg
2021/03/03

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Iparraldeko Euskal Herria Zuzenean jaialdia gauzatzeko lanean ari dira antolatzaileak. Uztailaren 2, 3 eta 4an ospatuko litzateke.
Uztailean EHZ jaialdia ospatu dadin lanean dabiltza

Osasun neurriei egokitutako EHZ jaialdia prestatzen ari dira uztailaren 2tik 4ra bitartean ospatu dadin. Frantziak oraintsu iragarri zuenez, udan 5.000 pertsonako jaialdiak ospatzeko baimena eman du, hori kontuan hartuta 5.000 pertsona batuko dituen festibala antolatzen hasi dira EHZkoak. Lekua oraindik zehazteke dago. 

Antolatzaileek itxaropentsu hartu dute Frantziako kultura ministroak egindako iragarpena iparraldean kultur egitasmoak geldirik dauden honetan. Hori horrela, EHZ festibala antolatzen duen elkartea lanean ari da uztailean jaialdia ospatu dadin. Hori bai, indarrean dauden osasun neurriak kontuan hartuko dira eta horretara egokituko da jaialdia. Hori horrela, 5.000 lagun etorri ahalko dira gehienez eta ekitaldiez eserita eta musukoarekin gozatu beharko dira. 

Prestaketa lanak hasi badira ere, oraindik ez dakite non ospatuko den. Azken edizioa (2019koa, 2020koa bertan behera geratu baitzen) Irisarri herrian ospatu zen, baina lekua ez denez nahikoa zabala, beste lekuren batean egitea baloratzen ari dira. 

Gainera, aurtengo edizioa, osasun neurrietatik at ere, berezia izango zatekeen. Izan ere, EHZ festibalak 25 urte betetzen ditu 2021 honetan. Urtemuga modu batean edo bestean ospatzeko gogoz dira antolatzaileak, eta oraingoz hiru eguneko formatu hau proposatu dute.