Frantziak 5.000 pertsonako edukiera izango duten jaialdiak baimenduko ditu uda honetan

Frantziak 5.000 pertsonako edukiera izango duten jaialdiak baimenduko ditu uda honetan Dirudienez, Frantziak udaran 5.000 pertsonako aforoa duten jaialdiak eta kontzertuak baimenduko ditu, beti ere publikoa eserita badago eta segurtasun distantzia mantenduz. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/frantziak-5-000-pertsonako-edukiera-izango-duten-jaialdiak-baimenduko-ditu-uda-honetan/@@download/image/Captura de pantalla 2021-02-23 a las 7.57.21.png
2021/02/23

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Dirudienez, Frantziak udaran 5.000 pertsonako aforoa duten jaialdiak eta kontzertuak baimenduko ditu, beti ere publikoa eserita badago eta segurtasun distantzia mantenduz.
Frantziak 5.000 pertsonako edukiera izango duten jaialdiak baimenduko ditu uda honetan

Albistea oso deigarria da jada Frantziak hiru konfinamendu igaro dituenean eta etxeratze-aginduan 18:00etan dutenean egun. Dirudienez beraz, aurten ere ez da jaialdi eta ekitaldi erraldoirik izango, baina kontzertu txikiagoak antolatzeko bidea irekitzen hasi dela dirudi: nahiz eta oraindik aske eta inongo beldurrik gabe dantzatzeko garaiak urruti dauden. Kanpoan burutzen diren ekitaldiak ordea udaran ospatu litezkeela dirudi. 

Hori uste dut behintzat Frantziako kultura ministerioak, jada 2021eko uda planifikatzen hasi baita. Hori horrela, Roseyne Bachelot ministroa sektoreko eta jaialdietako antolatzaileekin elkartu da. Gainera, jaialdiei laguntzeko 30 milioi euroko funts ekonomikoa ere martxan jarriko duela iragarri du.