UEU-k udako ikastaroen matrikulazioa zabaldu du

UEU-k udako ikastaroen matrikulazioa zabaldu du Udako ikastaroez gain, festak antolatu ditu hainbat hiriburutan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ueuk-udako-ikastaroen-matrikulazioa-zabaldu-du/@@download/image/FSTGcoUWQAAh-Zr.jpg
2022/05/30

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Udako ikastaroez gain, festak antolatu ditu hainbat hiriburutan.
UEU-k udako ikastaroen matrikulazioa zabaldu du

Udako ikastaroek 50 urte betetzen dituzte aurten eta, hori dela eta, edizio berezia prestatu du UEUk. Joan den maiatzaren 21ean egin zuten udako ikastaroen hasiera ekitaldia Biarritzen, eta ekainaren 27tik uztailaren 15era bitarte, arlo ezberdinetako hogeita bat saio eskainiko dituzte guztira. 

Lehen astean, ekainaren 27tik uztailaren 1era, honako ikastaro hauek izango dira egitarauan: Zientziaren balioak egia-ostearen garaietanMendebaldeko Mito BilketaLurralde eko-euskaldun eta euskal-feministarik bai ote?Nola gainditu Murphyren legea? Euskal utopia irudikatzeko ariketa kolektiboaInformazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen VIII. Bilkura. Liburutegi, artxibo eta atari digitalak: digitalizazioaren erronkak Euskal HerrianHelduen Euskalduntze Alfabetatzea (HEA): sustraiak eta adarrakUnibertsitate-jakintzaren komunikazioa: liburuak, aldizkariak, ikus-entzunezkoak, sare sozialak... Euskal curriculuma: egungo esperientziak eta etorkizuneko aukerakZero kilometroko arkitektura: azpiegitura berriak sortzaileen eskutik (bisita gidatua)Adimen Artifiziala: filosofia eta teknologiaren bilguneIEB2022. Informatikari Euskaldunen XII. Bilkura: Adimen Artifiziala; eta Historialari Euskaldunen Nazioarteko VI. Topaketa: Egungo ikerlerroak eta etorkizunerako aukerak.

Bigarren astean, uztailaren 4tik 8ra, lau jardunaldi egingo dituzte: Irakasleentzat literatura irakurtzeko eta ikertzeko tresnen bila. Irakurketa feminista eta kolektiboaOnline irakaskuntzaren testuinguruak eta horietarako eredu teknologikoakEnpresa euskaldunaren erronkak; eta EH2040: demografia, lurraldea, zaintza, hizkuntza. (Jakin jardunaldia)

Azkenik, uztailaren 11tik 15era, honako ikastaroak eskainiko dira: Iraganetik etorkizunera: euskara natur zientzietanEuskararen aldeko diskurtsoen berritzea. Eta orain, zer, nork, nola?Euskara gaitasuna lantzen; Matematikari Euskaldunen V. Topaketa (MateTop); eta Hizkuntzalari Euskaldunen VI. Topaketa. Euskararen garapena alor akademikoetan: lorpenak eta egungo erronkak.

Iruñean, Bilbon, Eibarren, Donostian, Usurbilen eta Baionan izango dira ikastaroak eta izena emateko epea irekita izango da  ikastaroa hasi baino astebete lehenago arte. Ahalik eta jende gehienak parte har dezan, jardunaldi guztiek hamar euroko prezioa izango dute.

UEUfestak aurretik
Ikastaroei hasiera eman aurretik, festak egingo dituzte Euskal Herriko hainbat tokitan, UEUren komunitatea bildu, omendu eta ospatzeko asmoz. "Unibertsitate munduan askotan ekitaldiak oso seriotik egiten dira gauzak, eta nahiz eta horrelakoak ere egin behar diren, UEUren izaera gertukoa eta herrikoia islatzen duen zerbait egin nahi dugu", adierazi dute.  Ikertzaile gazteen mikro-hitzaldiak, bertsoak, musika, zizka-mizkak eta sorpresaren bat gehiago ere izango dela aurreratu dute.

Lehena, ekainaren 1ean izango da Eibarren, eta Miren Atristain, Jone Amuategi, Arrate Hernandez, Iraia Muñoa, Felix Elortza eta Edu Apodaka ikerlariek hitz egingo dute. Mikel Karton musikariak ere parte hartuko du, eta Ane Sarasua UEUko idazkari nagusiak eta Leire Narbaiza UEUko bazkideak aurkeztuko dute saioa, 18:00etatik aurrera. Hurrengo egunean, Donostiako Teila Fabrikan elkartuko dira, ordu berean. Mirari Martiarena UEUko bazkideak eta Idoia Torregarai UEUko komunikazio arduradunak aurkeztuko dute ekitaldia. Ursula Luna, Marina Landa, Unai Lertxundi, Jone Galdos, Eider Urkola, Aitor Cevidanes eta Olatz Arbelaitz ikerlariek eta Marina Landa musikariak jantziko dute ekitaldia.

Iruñeko Laban izango da hurrengo hitzordua, ekainaren 7an. Txabi Lozano UEUko bazkideak eta Edurne Koch UEUko Nafarroako arduradunak aurkeztuko dute saioa. Irati Majuelo, Nerea Blanco, Imanol Picallo, Aroia Burguete, Ilazki Anaut eta Natxo Irigoien ikerlariek parte hartuko dute, eta Abereh arduratuko da musikaz. Handik, Bilboko Bira gunera egingo du salto festak, ekainaren 9an. Maite Luengo, Mikel Musatadi eta Arantza Aldezabal ikertzaileek parte hartuko dute, eta Koldo Garcia UEUko zuzendaritzako kideak eta Ainhoa Latatu UEUko graduondokoen arduradunak aurkeztuko dute. Unai Iturriaga eta Jone Uria bertsolariek ere jarriko dute euren alea.

Ekainaren 15ean, Gasteizeko Zas espazioan bilduko dira, eta Urtzi Arriola, Amaia Eiguren, Rakel Gamito, Aiara Garitazelaia, Maitane Junguitu, Irati Leon, Andrea Perales, Marina Sagastizabal eta Uxue Sanchez ikerlariek parte hartuko dute. Oier Azkarraga UEUko Soziologia sailburuak eta Irati Iciar UEUko jarduera akademikoko koordinatzaileak aurkeztuko dute. Baionako Kalostrapen amaituko dute festa, ekainaren 16an. Alaia Cachenaut, Iban Larrandaburu, Karine Etxeberri eta Elena Casirain ikertzaileek eta Miren Artetxe eta Maddi Ane Txoperena bertsolariak izango dira bertan. Pauline Guelle UEUko zuzendaritzako kideak eta Oihana Zamponi Eusko Ikaskuntzako komunikazio arduradunak aurkeztuko dute.

Ekitaldietan parte hartu nahi duenak komunikazioa@ueu.eus helbidera bidali behar du mezua, nora joango den zehaztuta. 

'Bekadunak' websailaren hirugarren atala
50.urteurrenaren ospakizunen baitan, UEUk Bekaduna umorezko webseriea ere sortu du, Hiru Damatxo eta BIRA produkzioak-ekin batera. Hauxe da webseriearen nondik norakoa: "Simon Eibarrera etorri da lan-elkarrizketa egitera, baina urgentzia bat dela-eta, UEUren egoitza den Markeskoa jauretxean sartu beharko du. UEUko langileek bekadunarekin nahastuko dute eta ordutik aurrera dena kilker kaiola bihurtuko da".  

Lau atalez osatua dago webseriea, eta lehen biak kaleratu dituzte jada. Hirugarrena bihar bertan sareratuko dute UEUren Youtubeko kanalean. Bi astez behin kaleratzen dituzte atalak eta, bien bitartean, bestelako edukiak ere zabaltzen ari dira, hala nola, toma faltsuak.