Udaberriko asteniatik babesteko lau gomendio

Udaberriko asteniatik babesteko lau gomendio Egun hauetan lur jota eta energiarik gabe zabiltza? Lau pauso hauekin buelta emango diozu! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/udaberriko-asteniatik-babesteko-lau-gomendio/@@download/image/gettyimages-640206132.jpg
2018/04/23
berria
Egun hauetan lur jota eta energiarik gabe zabiltza? Lau pauso hauekin buelta emango diozu!
Udaberriko asteniatik babesteko lau gomendio

Udaberria indar handiz iritsi da, eta alergia guztiak bueltatu zaizkigu polena eta bestelako partikula hegalariekin. Garai honetan, gure gorputzak neke handia nabari dezake, neguko lozorrotik esnatzen ari garelako, oraindik zeruan distira egiten duen bola argitsu horri ohitu ezinik. Baina lasai, nagitasun guzti hori gainetik astindu nahi baduzu, hemen dituzu geldu ezineko lau gomendio:

 

1) UTZI ESTIMULANTEAK: Normala denez, nekatuta sentitzen garenean gorputza "esnatu" dezakeen zerbaiten bila jotzen dugu, dela kafea, tea, Coca-Cola, edari energetikoak... edari horiek unetxo batez berpiztuko gaituzte, baina ez dute arazoa konponduko, alderantziz. Edari guzti hauetan gure gorputza oraindik gehiago deprimitzen duten aurkari gogor bat ezkutatzen da: azukrea. Azukrerik gabeko edariak beraz, lasai edan!

 

 

2) ELIKADURA OSAGARRI GUTXI: Beste ohiko bide bat bitaminak hartzea izaten da, baina kontuz horrekin; nahi beste bitamina irentsi ditzakezu, eta ez dute eragin handirik egingo, gorputzak horiek prozesatzeko muga bat duelako. Onena? Urte osoan zehar garaiko fruta eta barazkiak kontsumitzea, hala udaberrirako prest egongo gara.

 

 

3) KONTUZ BIKINI OPERAZIOEKIN: Uda ate-joka nabari dugu, eta askok gorputza aldatzeko tentazioa izaten dute garai honetan. Telebistan argaltzeko milaka produktuen iragarkiekin bonbardatzen gaituzte, eta bat-batean gimnasiora joateko izugarrizko gogoak sartzen zaizkigu. Lasai hartu; gorputzari aldaketa bortitzak eragiten badizkiogu, nekea eta goibeltasuna eragingo dizkiogu. Hobe urtean zehar kirol apur bat egin, ondo jan eta garrantzitsuena, ondo lo egitea.

 

 

4) BEGIRATU ELIKAGAIEN ETIKETAK: Azkenaldian kontsumitzaileek geroz eta gehiago egiten dute hau, eta obsesioan erori gabe, baina ohitura ona da. Ultraprozesatuak diren elikagaiak ekiditea ondo etorriko zaigu (pizzak, prestatutako janariak, saltsak, frijitutako jakiak, litxarreriak, prestatutako zuku eta freskagarriak...) eta horien ordez, garai egokienean gaudela aprobetxatuz, hobe elikagai freskoetara jotzen badugu: fruta eta barazki ederrak aurkitu ditzakegu orain, eta gorputzak asko eskertuko ditu!