Tximiniatik atera ezinik

28 urteko emakume bat tximiniatik atera ezinik geratu zen bere mutil ohia zelatatzeagatik. Mutilak neska-lagun berria zeukan ala ez deskubritzeko, ez zitzaion Genovevari besterik okurritu! Gauez etxera hurbildu eta leihoetatik ezer ikusteko aukerarik ez zuela jabetu ondoren, teilatura igotzeko erabakia hartu zuen. Suhiltzaileek atera behar izan zuten, eta noski, mutila konturatu zen!