Txerri kirolariak

Txerri kirolariak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/txerri-kirolariak/@@download/image/72p4_1.jpg
2012/12/13
berria
Txerrientzako kirol txapelketak modan daude Errusian. Mota guztietako txapelketak daude, baina Txerrien Olinpiar Jokoak dira ospetsuenak; urtero antolatzen dituzte. Zazpi herrialdetako txerrikumeak hiru kirolatan lehiatu behar dira: lasterketa, igeriketa eta txerri-futbola. Errusiako Txerrientzako Kirol Federazioaren ordezkari batek esan duenez, “Olinpiar Jokoetan lehiatutako txerrikumeek txerri kirolari belaunaldi bat sortuko dute, eta gainera, ez ditu inork jango”.